Bazen behin, Tolosa aldean, izen arraro hau zuen pop talde bat. Zortzi urte lan egin ondoren bi maketa interesgarri zituzten, baina inongo etxe diskografikako kontraturik ez. Etsituta, dena bertan behera uztea erabaki zuten eta beraien sakelak hustuz, “Naizitenjan”, 17 abestiz beteriko diska borobil hau ekoiztu zuten despedida moduan, izan zirenaren adierazgarri txiki bat uzteko. 50 kontzertu inguru ematea lortu zuten 1998. arte, baina tamalez, jendea ez zegoen prest berain indie rockarako. Teklatua eta guzti zeramaten, jainkoarren!!
Underground barruan desagertu egin ziren. “Ez gara inoiz itzuliko, ez dut uste orain gu ikustera jende gehiago etorriko zenik ere”, zioen Jon Martijak, taldeko kantari ohia. Revival bat ezinezkoa da lehen inolako arrakastarik izan ez duenarentzat... Horrelakoa da bizitza!!
1992. urtean, Tolosako Galtzaundi Euskara taldeak Tolosaldeko musika talde gazteak elkartu eta bideo bat kaleratu zuen. Lehen Martxaundi bilduma izan zen. Hona hemen The Window Ventanas taldearen unetxo audiobisual ordainezin bat...
ETORKIZUNERAKO LEIHOAK IREKIAK DAUDE
Gorka
Jimenez (1991. urtea)
The
Window Ventanas, ingeleses eta erdarazko hitzez osatutako izena nahasgarria
gerta badaiteke ere, taldea gauzatu aurretik bazekiten zein hizkuntzatan
jorratu bere musika. Aurretik QB7, Lapsus Kalami edota Dena Den taldeetan aritu
ziren, Tolosa herriko musika lokalaren artxibategietan historia apur bat idatzi
zutenak. Une latzak jasan zituzten punkaren garaiak zirenean, beraiek pop rock
musika lantzen ziharduten eta. Ez gutxitan eskegi zieten, ezjakinaren
mezpretxuz, "popero" antzeko "Sanbenitoak". Tinko murgildu
ziren halaere irekitako ildoetan barrena.
Tolosan,
1990. urtean, jasotako zenbait etenaldien ondoren, The Window Ventanas jaiotzen
da. Mirenmaite (kitarra), eta Eduardo (teklatuak) izan dira jaioberriaren
gurasoak. Herri gehienetan gertatzen den antzera eta, zehazki heuren jatorrizko
herrian, talde batek eduki dezaken arazorik nagusiena lokalarena da. The Window
Ventanas taldearen kasua ez da besteeekiko ezberdina, izan ere, udaletxeak
entsaiu lokala eskaintzeko asmoz egindako zin egitea asmo hutsean geratzen bait
da. Lokal ezaren arazoari taldea osatzearena gehitzen zaio. Mugitzeko garaia
iristen da eta, orduantxe, agertzen zaie salbatzaile modura Juanra lagun
zaharra. Bere izango da etxeko sotoa entsaiu lokal bezala moldatu eta taldeari
bateria erantsiko dion hirugarren taldekidea. Beranduago, taldea beste lagun
zahar batekin, Mikel (baxua), eta Jon Martija jaunarekin (ahotsa) osatuko dute.
Ordurako,
heuren lehen maketa beteko duten konposaketa guztiak egituratuak eta sarritan
entsaiatuak dituzte Eduardo eta Mirenmaitek. Doinu berberekin horrenbestez
aritzeak maketa ateratzearen irrikia ere. Horrela, Mikel eta Jon bi hilabete
eskasaz prestatu ondoren, estudiora sartuko dira. Jon abeslariaren lehen
esperientzi musikala izango da. "Hilbeltza" izeneko lehen maketa mamitzen dute zinta kasete
moduan. Hiru kantu alde bakoitzeko, "Itxuraldaketa", "Azken
egia", "Zornaturik", "Haizearen itzala", "Zu
zen" eta "Tommi Tomlin".
Maketa
freskua besapean, lehen kontzertua suertatuko zaie The Original Sins talde
iparramerikarraren teloilari modura. Orokorki, musikari dagokionez, nahiz eta
inongo estilo zehatzetan ez kokatu,
musika estilo ezberdinak gogotik entzun dituztela nabari da. Nolabait
esatekotan, psikodeliaren eremutan finka ditzazkegu. Teklatuen pisua eta
kitarraren erabilera trebea, bertan, azpimarragarriak direla. Benetan atmosfera
trinko eta misteriotsuak eraikitzeko gauza dira The Window Ventanas taldekoek.
Mamitsuak beti, iradakorrak batzutan, zehatzagoak bestetan, esistentzial kutsua
darie abesten dituzten hitzei. Euskeraz eginiko musikari falta zaion hutsunea
betetzeko iritsi dira The Window Ventanas taldekoak. Oraingoz, promesa dira.
Lehen maketatik plazaratutako 250 kopiak jada agortuak dituzte, epe laburrera
beste horrenbeste ateratzear daude. Denborak esango du, gerokoak geroko.
Etorkizunerako lehioak ireki dituzte..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario