Ezustean,
30 urte pasa direnean, "Justin Hiriart" komiki doterearekin gozatzeko
aukera izango dugu berriro ere euskaldunok, bere garaian, gure esku
txikietan izan genuenok, baita gaurko euskal mukizu hiperteknifikatuak,
jajaja... "Justin Hiriart" abenturazko komiki ederra izan zen, baina,
bazuen ere bere puntu ilun eta serioa. XVII. mende hasierako euskaldunon
bizimodua azaltzen zuen, baleen arrantzaren gora beherak, baina indiar
amerikarren mundua era gordinean isladatzeko ausardia bazuen, krudelkeri
ikutuei uko egin gabe, amodioa eta sexua ere tratatuz. Honengatik,
euskal kultura osoaren altxor bat da, dudarik gabe.
Gregorio Muro Harriet gidoilari haundiak ("El sudor del sol" komiki ederraren egilea) eta Francisco Fructuoso marrazkilariak 5 ale ekoiztu zituzten, 1982 eta 1989 urte bitartean. Bere garaian, lehen hiru aleak kaleratu ondoren, azken biak "Ipurbeltz" aldizkari mitikoan plazaratu zituzten bakarrik. Hau dela ta, orduko ume askok komikiaren ildoa galdu genuen. Zorionez, orain, Erein argialetxeak sail osoa bildu du, edizio bakar bateran. 248 orrialde ditugu gure zai, denak koloretan. Badirudi, "Justin Hiriart" komikiak nazioarteko onespena izan zuela bere garaien. 1988an Alfred sarirako izendatu omen zuten Angoulêmeko Nazioarteko Jaialdia ezagunean (gaurko "Fauve d’Or" saria bezala). Guretzat komiki dotorea zen, gure haur irudimena biziki gozatzen zuena, ezpatak, indiar geziar eta itsasoko animaliak nahasten zituena. Ez genuen besterik behar pozik izateko, gure haurtzaroko (bizitzako) oroimenik kuttunena ez bada, ez da oso urruti ibiliko. Izan ere, 80. hamarkada urrezko aro bat izan zen zentzu askotan, "Kipe lapurra" edota "Kalabaza tripontzia" han zeuden... Biba zuek!!
Termine de leer el secreto , los 3 albumes son muy buenos, ademas que historicamente esta lleno de detalles graficos que son para repasar detenidamente , la historia corre a buena velocidad cambiando de giro y abriendo el interes por continuar hasta los desenlaces que van concluyendo en las diferentes historias que tiene integradas la saga, saludos desde Peru.
ResponderEliminarsiempremaslejos