miércoles, 7 de octubre de 2015

ELKAR ESTUDIOA SESSIONS (HAMAIKA TELEBISTA)


Aipatzea tristea bada, oraindik ere posiblea da telebista kate batean euskal rock taldeak ikusi eta entzutea. Noski, Euskal Telebista aspergarrian ez bilatu honelakorik, 10 urte baino gehiago bait daramatzate telebista publikoko arduradunek euskal musikari bizkarra ematen (euskal kultura guztiari ere). Zorionez, Hamaika Telebista katean musika kontzertuak emititzen hasi dira urriak  2 egunetik. Asteburuero eskeintzen dira, ostiral gauetan (22:00 etan) eta larunbat arratsaldeetan (17:30 etan). Denetara, 9 kontzertu interesgarri izango dira, Elkar diskoetxeak bultzaturiko "Elkar Estudioa Sesioak" ekimenetik sortutakoak. 

2014. urtean jarri zuten martxan lehen aldiz Elkar euskal diskoetxeak eta Hamaika Telebista kateak ekimen musikal hau. Bere hastapenetan dauden euskal talde edota bakarlari berrientzat eskeinia, adibidez, Izaki Gardenak, Seiurte, Kasernarat, Odolaren Mintzoa, Skasti edota Aguxtin Alkhat. Elkar estudioetan (Donostia) ekoiztu ta gero, telebistaren bidez, beraien lana zabaltzea da egitasmo honen funtsa. Oraindik, Euskal Herrian euskal MTV antzeko bat ez dugunez, honelako asmoak eta ideiak guztiz eskertzeko moduak dira. Are gehiago, 100 miloi inguruko kostua duen ETB katean ikustezinak bilakatu direnean momentuan... Biba zuek!!


ELKAR ESTUDIOA SESSIONS (2015)

1. Eskean Kristö    (Urriak 2+3)
2. Beñat Igerabide  (Urriak 9+10)
3. 22metrokoadro  (Urriak 16+17)
4. Begiz Begi   (Urriak 23+24)
5. Libe      (Urriak 30+31) 
6. Joseba B. Lenoir Gang  (Azaroak 6+7) 
7. Sueder     (Azaroak 13+14)
8. Perlak    (Azaroak 20+21)
9. Lou Topet    (Azaroak 27+28)


No hay comentarios:

Publicar un comentario