sábado, 17 de octubre de 2015

ANARI, ZURE AURREKARI PENALAK


Gogoratzen dut Anari zuzenean ikusi nuen lehen aldiaz. Donostiako Belodromoan izan zen, 1997. urtean, Ernesto Che Guevara omenezko "OrainCHE bertan" jaialdian. Bera bakarrik igo zen taula gainera eta, kitarrarekin, bere lehen diskoko kantu batzuk eskeini zituen. Ez nion kasu haundirik egin orduan, izan ere, hantxe bildutako jendetza andana Hertzainak taldearen behin batez ikusteko irrikitan ginelako. Geroztik, 18 urte zaharkitu naiz eta Hertzainak taldekoek ez dira berriro elkartu. Baina, zorionez, Anariren disko berri guztiak gozatzeko aukera izan dut. Eta horrek bakarrik, ilezuri geratzea merezi izan du, jajaja... 
  
Anari talde sendo eta bikain batean bilakatu da. Gaur egun, Anari Alberdi (ahotsa ta kitarra), Borja Iglesias (kitarra), Drake (baxua), Mariano Hurtado (teklatuak) eta Mikel BAP (bateria) osatzen dute banda eta "Zure aurrekari penalak" da bere bostgarren diskoaren izenburua. Luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte kantu berriak sortzeko, adibidez, Joaquin Pascual (Mercromina), Jabi Manterolak (Lisabö), Ager Isunzak (Audience) edota Eneko (MobyDick) jaunarena. 2014. urteko abendutik 2015. urteko apirilak arte ekoiztu omen zuten, Andoain herriko Garate estudioetan, Karlos Osinaga (Lisabö) soinu teknikariarekin eta Martxel Arkarazo jaunaren laguntzarekin. Bidehuts zigiluaren bidez kaleratu egin dute, bere web orrian lortu daiteke disko fisikoa zuzenean.


"Zure aurrekari penalak" (en euskera, "Tus antecedentes penales") es el quinto disco de Anari, una banda del País Vasco liderada por la carismática Anari Alberdi. Aunque sus nuevas canciones resultan cada vez más espaciadas en el tiempo, suenan mas intensas y expansivas que nunca. Apenas tienen puntos flacos, están barnizadas por una enorme calidad musical y un gusto muy fino. Este quinto álbum cuenta con hermosas letras en lengua vasca, un sonido de grupo bien consolidado (gracias a veteranos exmiembros de bandas como Purr o BAP!!), una cuca portada o esa irresistible forma de cantar de Anari. 

Anari ha sabido recoger el testigo cedido por el músico Ruper Ordorika en el disco "Habiak" (2000) y, en los últimos años, se ha convertido en un puntal esencial del pop rock vasco. Si en los discos del gran Mikel Laboa se conserva todo el espíritu euskaldun de los años 60 y 70, si en los discos de Ruper Ordorika se recoge el aroma de los años 80 y 90, en los discos de Anari se vislumbra el hoy y el mañana, van camino de convertirse en un pequeño tesoro que crecerá con el paso del tiempo. Sin duda, lo mejor de Anari está aun por llegar... Txikiak haundi!! 



ZURE AURREKARI PENALAK (2015) 

1. Ametsen eraiste neurtua
2. Orfidentalak
3. Luizia
4. Arquimedes
5. Oreinak
6. Nola galdu
7. Hareago
8. Otzanak 
9. Armagabetzea


AMETSEN ERAISTE NEURTUA

Mundu mailako gerra intimo eta latz batean
beste behin zeure buruari biziraun diozunez,
behingoz erabaki duzu zauden lekuan geratzea
zure ametsen eraiste neurtuari ekitea,
zuk horrenbeste denboran eta horrenbesteko afanez
gordetakoak ez duela zuk uste adina balio onartzea,
ze zu beti bizi izan zara behin-behineko egoeran
aukerakoa zirudien etengabeko noraezean,
ez zenuela nahi honaino iritsi baino beste inora ere ez
zalantzarekin etengabeko persekuzio bat zen,
ihes egiten diozun eta jarraitzen duzun horren
artean zabiltza itzal arrotz baten jabe,
ez zara besteek uste dutena
agian zeuk uste duzuna ere ez.
Oraindik ez hura bihurtu zen denborarekin honezkero ez,
zeure aukeren gainetik amestu behar izan zenuen
irteera zen zulo hartatik aterako bazinen,
horregatik erabaki dut nire amets denak eraistea
hobe duzu momentu batez ni bakarrik uztea,
zure begiei begiekin eutsi eta elkarri amore ematea
elkarren ondoan, ilargiak buelta bat ematen digun bitartean,
goiz gorri eta eder batean neure barrutik salto egin
eta neure buruaz beste… bat egitea!


ORFIDENTALAK

Bizi zaituen animalia izu hori
zeru gorri baten pean mundua gurutzatzen,
azazkalak, ilea eta beldurrak
baino hazten ez zaizkizuna,
animalia horrek
bere bizkarrean idatzita daramatza
laztanez eta harramazkaz,
itzalen izenak: gizon eta emakumeenak,
leku eta egunenak, denak ederrez eta minez.
Izen horiek denek osatzen duten zerrenda
zuk kaltetuen zerrenda, zuk eta zeu ere,
behin geuk eraikitako ametsen eraiste neurtuak,
desertzio, desertuak, larrialdietako deiek.
Denak banan-bana zure aurrekari penalak:
zeru gorriak, oreinak eta orfidalak
gehiegi luzatzen diren salbuespen egoeretarako
emerjentziazko planak...
Denak banan-bana, zure aurrekari penalak:
makrojuizio intimoak, sexua, heriotza eta orfidalak;
gehiegi luzatu ziren salbuespen egoeretarako
emergentziazko planak!
Eta zuk bizitza deitzen diozun bide horrek,
zuri beti sasitu izan zaizun arren,
bere ederrak eta minak idatzi dituzten
zure aurrekari penalak:
zeru gorriak, oreinak, desertu eta maitaleak
horiek denak bizkarrean karraio daramatzan
animalia izu eta ederra zara!

No hay comentarios:

Publicar un comentario