martes, 3 de junio de 2014

MI AMIGO DAHMER


NERE LAGUNA DAHMER... Atzo irakurri nuen komiki eder hau. Ederra bakarrik konzeptuz, izan ere "Milwaukee hiriko haragina" ezizenarekin oso ezaguna egin zen Jeffrey Dahmer hiltzaile sicopataren istorioa azaltzen bait du. Lan dotorea da, marrazki errealistekin, baina, bakar bakarrik, Dahmer gaztearen eskolako egunetan kokatzen da, inolaz ez du ondorengo hilketa gordin iluneak azaltzen. 

Komikia garai bateko kronika da, 70. hamarkada erdialdean, USA eta Ohio lurraldeko Akron hiri industrialeko gazteena. Derf Backderf jauna, komikiaren egileak, Dahmer jaunaren eskolako kidea izan zen, bere herriko bizilaguna. Biak ez ziren oso lagun minak, baina eskolan, hainbat momentutan, elkarrekin oso hurbil ibili ziren, dantzaldietan, patioko orduetan, ikasbidaietan... 

Komikiak nolako bizitza berezia eduki zuen Jeffrey Dahmer azaltzen du, nolako gurasoak grisak, nolako portaera arraroak... Ez du justifikaziorik bilatzen inolaz ere, EEBB serial-killer arriskutsuena bilakatu aurretik, gaztea lotsati hark eman zituen ohar txikien bilaketa bakarrik. Munduko gauza okerrak pixka bat ulertu nahiean, itzal ilunenak argituz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario