viernes, 30 de mayo de 2014

LOBO DE LLUVIA



EURI OTSOA... Euriaren Otsoa izeneko indiar batek gizon zuri bat erahiltzen du, tabernan baten ate aurrean, tiroketa baten erdian. Herritarrak Euriaren Otsoa gartzelatik atera eta soga batekin lepotik zintzilikatu nahi dute, baina inguruko gizon poteretsuaren semea den Bruce McCall, herrian agertu eta bere laguna mina den Euri Otsoa salbatzen du. Ekintza honek mendeku gosea piztuko du hildakoen senitarteon artean, indiarrekin pakea puskatuz, hildakoak pila bat ereinez, baso eta amerikar zelai zabaletan.

Atzo irakurri neban eta oso western komiki ederra iruditu zitzaidan. Pellejero eta Dufaux komikilarien lan dotore bat da.Frantzia aldean argitaratu zutena, bi aleetan banaturik. "Blueberry" haundiaren itzalean, komikia Jean Giraud maisuari eskeinia dago egileen agurretan. Agian lehen zatia, bigarrena baino askoz ere landuagoa dago. Historia luzatzeko arrazoi onak bazeuden, baina, bukaera azkarregi gertatzen da. Hala ere, komiki gomendagarria da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario