miércoles, 18 de junio de 2014

LA CHICA DE ROSA (PRETTY IN PINK)


"ARROSAZ JANTZITAKO NESKA" (1986) film amerikarra atzo ikusi nuen eta, ia 30 urte izanik, oso lan ederra izaten jarraitzen du. Andie izeneko neska alai baten historioa da, bere eskolako mutil batekin maitemindurik, elkarrekin, azken kurtsoko dantzaldira joan nahi duena. Baina, zoritxarrez, bikotea klase sozial ezberdinekoak izanik, mutila famili aberats batekoa eta Andie, berriz, langile famili xumekoa, beraien lagun guztien aurreiritziei aurre egin beharko diote, bere erlazioa kolokan jarriz etengabe... 

80. hamarkadako gazte komedia erromantikoaren ikurra da filme hau. Nahiz eta kanpotik itxura kaxkarra izan, oso tonu baikor eta dotorea dauka, John Hughes gidoilariaren ezaugarri guztiekin, Ronald Reagan garaiko amerikar gizartearekiko kritika sozial ezkutua, pertsonai gazteen tratamendu normalizatu bat (beraien kezkak eta gogoak garbiki azalduz) eta Molly Ringwald aktoresa ilegorriaren presentzia bizia ("16 velas", "El club de los cinco"). Gomendagarria.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario