Hace 15 años, el donostiarra Javi Pez y el productor vasco Kaki Arkarazo grabaron este discazo. "Epilogo" fue el broche final a aquel irrepetible proyecto musical llamado Parafünk. Aunque la repercusión del ábum fue algo discreta, es de lo mejorcito que se publicó en los años 90. Rodeado de una banda de lujo (con la bateria de Mikel BAP, el teclado de Mikel Azpiroz o el bajo de Alberto Bosch), el inquieto Javi P3z nos ofrecía 13 elegantes temas llenos de soul y acid jazz, bien bailables y divertidos. Quizás, hay menos samplers y raps que aquel foridable primer álbum homonimo, "Parafünk" (1993), pero, a cambio, "Epilogo" es mucho más profundo y detallista. Muy recomendable.
EPILOGO (1997)
1. Baile!
2. Danz Klub
3. Mündo Cool
4. Resentimiento
5. Convivir
6. Sobrevivir
7. Inocentemente (Súper Saxy)
8. Maldicion
9. Brico-Fünk
10. Boutique
11. Domingo
12. El Lenguaje
13. Soül
"Uste dut arima beltza dudala. Txiki txikitatik, zortzi bat urte nituenetik gustatu izan zait jazza, bluesa... Nire osabak kristoren jazz diskolanak zituen etxean eta nik asko entzuten nituen. Izugarri gustatzen zitzaizkidan Art Blakey, Louis Amstrong, Duke Ellington zurien musika baino askoz gehiago gustatzen zitzaidan. gure familian beti gustatu izan zaigu musika beltza edota Jackson Five bezalako pop taldeak. Musika konposatu, hitzak idatzi eta abesteaz gain, ni instrumentista ere banaiz. Gonbidatu bezala jende askorekin jo dut, BAP!! edota Xabier Montoia jaunarekin, kasurako. Batez ere, kitarra jotzen dut, DJ platoekin ere egin dut zerbait, sintetizadoreak... Konposatzerako orduan instrumentu guztiak jotzen ditut eta gero, estudioan, benetako musikariek jotzen dute. Gitarraz gain, samplerra erabil dezaket konposatzeko, bide bat zabaltzen baituzu, edo erritmo bat. Askotan erritmoak bakarrik konposatzea gustatzen zait eta hortik, agian, gero abesti bat irten daiteke. Konposatzeko era asko daude, baina, batez ere, gitarrajolea naizela esan daiteke. Konposatzailea banaiz, instrumentista, ordea, nahiko txarra. Konposatzeko erabiltzen dut instrumentua".
"Sirope Musika Elkartea Parafunk taldearen ostean sortu zen. Xabi "Loreak Mendian" jaunak eta 23 Ojos de Pez taldeko kidea izan zen Jon Izeta eta hirurok sortu genuen. Oso kolektibo artistikoa zen Sirope Sound System, gauza asko sortzen baikenituen. Adibidez, "Dance club" izeneko fanzine bat egin genuen, Donostiako Sagueseko El Muro tabernan, hamabost egunean behin, jaiak antolatzen genituen. 1995. urteean Etxekalte klubean programatzaile moduan hasi ginen jaiak antolatzen, Herri Irratian "Dance club" izeneko irratsaio bat egiten genuen... Milaka gauza!"
"Novophonic zigilua gure musika autoproduzitzeko era bat izan zen, diskoetxe haundi baten menpe ez egoteko modu bat. Estudio bat geneukanez eta grabaketak bagenituenez, biniloak argitaratzea ez zen batere zaila. Lehenengo bi diskoak Esan Ozenki zigiluaren laguntzarekin kaleratu genituen, Fermin Muguruza eta konpainiaren oso lagunak baikara. Beraiek egin zituzten kudeaketa lan denak. Gero bakarka hasi ginen. Sirope Musika Elkartea sortu genuen, horrela, diskoak kaleratzeko baimena lortuz. Biniloak argitaratzen eta CDan rekopilatzen hasi ginen. Gero, banaketa, ezagutzen genuen jendearen bitartez egiten genuen, hemengo eta baita Madrileko lagunen bitartez. Hasieratik hasi ginen gure lanak guk geuk ekoizten, hori da independente izateko modua".
"Orain makinak egunero present ditugu gure bizitzan eta, jadanik, gure kulturaren baitan dago. Dena dela, hedabideak falta dira, hedabide independenteak agian. Kultura mailako hedabideak, hedabide independente eta berezituak, irratiak, aldizkariak... Egon badaude, baina oraindik nahiko nahastuak. Musikaren munduan hedabide asko egon daitezke. Nire ustez, batez ere, irrati bat eta telebista bat falta dira. Gaur egun, telebista guztiak oso gaizki daude, guztiak. ETB1, adibidez, askoz esperimentalagoa izan zitekeen. Izan ere, entzule kopurua besteena baino askoz txikiagoa du. Ideia berrietan inbertitu dezake, baina ez du horrela jokatzen eta pena bat da".
"Niri bururatu zitzaidan ideia da Elektronikaldia jaialdia. Gin Tonic taldeari proposatu nion egitasmoa eta beraiekin hasi ginen lanean. Hasieran Siropek eta Gin Tonicek elkarlanean antolatu genuen jaialdia. Gero, duela, Makala sartu zen antolakuntzan".
No hay comentarios:
Publicar un comentario