Aurreko ostegunean, Tania de Sousa euskal musikaria gonbidatua izan zen espainiar La2 telebista kateko "Los conciertos de Radio 3" saiora. 30 minutuz aritu zen, zuzen zuzenean. Ordu berean, gure euskal telebistako kau kateetan hauxe zegoen hautagai, kamara ezkutuzko saio bat zegoen ikusgai (ETB 1), pilota partidu baten errepikapen bat (ETB 4), "Teknopolis" saioaren errepikapena (ETB 2) edota marrazki bizidunak (ETB 3).
Hurrengo egunean, ostiralean, ETB arduradunek aurtengo udako programazio berezia aurkeztu zuten prentsaurreko batean. Laburbilduz, ETB 1 katean kirol emanaldiak izango dira nagusiki, trainerak, txirrindularitza, pilota, futbola (aurredenboraldia) edota boxeo izarrak, hori bai, azken hau gaueko ordu txikietan, ez dezala euskal boxeozaleen kopuru gora egin inolaz ere. Berriz, ETB 2 katean, entretenimendu saioak izango dira uda osoan, "famosos en la playa", "famosos en el camping" edota "famosos cocinando" sasiformularen atzetik. Agian, "famosos jugando al mus" edo "famosos en el urologo" bezalako ideiak hurrengo kurtsorako gorde dituzte, jajaja...
Honela, 100 miloi euroko aurrekontua duen euskal telebista publikoan, non ote dago kultura? Are gehiago, non dago euskal kultura? Udako tenperatura beroek oztopatzen ote diete ETB arduradunei liburuak edo komikiak irakurtzea? Guztiak gorrak al dira ala, tortura bezala, euskal musika ez da existitzen? "Gezurrezko ohitura, kultura... ez da existitzen ta kitto, txikito. Borreroak baditu milaka aurpegi!!"
Badirudi, aurrerantzean, Tania de Sousa bezalako artisten bideoklip bat ikusteko ere, sikiera, auzokokide baten WIFI motelean izan beharko dela. Bestela jai... Ta ez galdetu ezer Anari abeslariari buruz. Izan ere, bere "Zure aurrekari penalak" disko berria dela ta, duela pare bat aste ETB1 kateko "Azpimarra" saiotik pasa zen. Elkarrizketa labur bat eskeini zioten eta bere kantu baten minutu bat eta 30 segundo ipini. Zihur aski, Anari Alberdi ez da ETB telebistan berriro agertuko beste sei urte pasa arte. Hau marka...
NOTA... El mes de marzo de 2015, la cuota de pantalla del grupo EiTB era el siguiente, ETB2 registró un 9%, ETB1 un 1,9%, ETB4 un 1,2% y ETB3 un 0,6%. En total, la televisión publica vasca era seguida solamente por apenas 12,6% de los telespectadores de Euskadi... AZTNUGAL!
No hay comentarios:
Publicar un comentario