Kuriosoa da nola, azken 15 urte hauetan, ez den batere aldatu ETB arduradunen ikusmira euskal gazte ikuslearekiko. 2000. urtean, espainiar kate pribatu batek (Telecinco) telesail bat eskeintzen zuen, "Al salir de clase" izenekoa. 25 urte inguruko aktore eta aktoresak ziren, ikastetxe bateko nerameak irudikatzen era berezi batean. ETB arduradunek, enbidiaz edo, euskarazko kopia bat egitea erabaki zuen, gaur egun egiten duten antzera. Kasting mediatiko bat egin (ta grabatu) ondoren, "Hasiberriak" telesaila ekoiztu eta bi denboraldi egon zen antenan ETB1 katean. Anette, Elene, Teresa eta bere lagunen desbenturak oroitzapen mordoak erakartzen didate gogora oraindik ere. Baina, egia esateko, %90 onanismotik hurbil kokatzen dira eta ez telesailaren formatuan, bere esaldietan edota bere "trama" liluragarrienetan (ene, sagu erradiaktibo haren istorioa hura), jajaja...
http://elpais.com/diario/2001/01/22/paisvasco/980196030_850215.html
2015. urtean, ETB kateko arduradunek bi kate ezezik, lau kate dituzte bete beharrezkoa. Eta aditz egokia "bete" da, izan ere, ETB programazioaren 1/3 bat baino gehio, telezaborra ("Musika gau jazz"), erreienua ("Kamara ezkutua") edota errepikapenak (pilota partiduak gaueko hiru t´erditan) bait da. Zoritxarrez, telebista publikoa mantentzen duten euskal zergadun guztientzat. Gaur egun, "Al salir de clase" ez da produkzio modeloa, orain espainiar kate pribatu bereko "Mujeres, hombres y viceversa" saioa da. Kopia berri bat egin dute, "Gu ta gutarrak". Hori bai, kopia gazteago bat, euskalduna ta asexuala (Euskal Herriko gurasoek ez dezatela ikararik hartu etxean). Saio berriko langileak ofizioa badutela erakutsi dute, arrakasta dotorea lortu dutelako, ETB1 audientzi eroriak jasoz... Zenbat iraungo du gainbehera hau? Zenbat oroitzapen duin izango ditugu 20 urte barru? Existituko al da ETB?
Hala ere, kuriosoa (ta ikaragarria) da nola, duela 15 urte, aktore multzo batetik sortutako gazte "dinamiko" guzti haiek, gaur egun errealitatetik sortzen ari diren. Gaurko telebistaren merkatuko arau geldiezinak dira, dena gero eta merkeago, gero eta merkeago, etengabe, etengabe... Jada, ez dago Harkaitz Cano bezalako idazlerik edota gidoilari famaturik ordaindu beharrik, ez dira dekoratu edo atrezzo bereziak sortu behar, ezta intepretazio irakaslerik bilatu. Planoak eta tramak plato berean sortzen dira, "gutarrak" gure gazteriaren ispilu garbia direlako ETB pantailan... Edo ez?
Gora gazte euskaldun, sano eta ilerik gabekoak!!
Jo ta ke, depilazio osoa lortu arte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario