"Herri batek bere izaerari eutsi nahi badio, bere baitatik garatutako kultura indartsua behar du. Euskaratik eta euskaraz egindako kultura indartzea ezinbestekoa da, eta horretan buru belarri ari da euskal kultur industria. Etorkizunera begira ere, orain arte bezala, ekimena hartu eta garai berrietara egokitzeko berebiziko ahalegina egiten ari da sektorea. Bide horretan jarraitu behar da, garrantzitsua da euskal gizarteak eta instituzioek kultura estrategikotzat har dezaten. Kultur inbertsioa, herri inbertsioa da". (Elkar aldizkaria, 2015 uda)
19 pertsona osatzen dute euskal telebista publikoaren administrazio kontseilua . Hoietako 15 politikariak dira, edota alderdiek behatzaren puntaz aukeratuak. Auskalo zertan ariko diren heuren bilera luzeetan, baina gauza segurua da, ETB programazioa ikusiz (eta jasanez), "Kultur inbertsioa, herri inbertsioa da" lema ez dela prioritate bat. Bestela, ulergaitza izango zen "Sautrela", espreski literaraturari eskeinitako saio bakarra, 30 minutu eskas irautea. Hau da, iganderoko mezari eskeintzen zaion tartearen erdia. Eta zer esan "ETB kultura" saioari buruz, kultura eta euskal kulturari, bereziki, eskainitako telesaio bakarra. 30 minutu irauten du bakar barkarrik, egun eta ordutegi desberdinetan errepikatuz ondoren. Adibidez, ostegunetan, gaueko ordubatean, ETB kateko "time prime" berezian agertzen ohi da, jajaja...
EUSKAL TELEBISTAREN PROGRAMAZIO ARAZOAK
ETB ez dauka oso programazio finkorik. Arazo hau, ETB1 kanalaren kasuan, oso larria da. Teorian euskal telebistaren erreferentziazko kanala izan arren, ETB1 egitura birmoldatzen dute programatzaileek ia sei hilabetero. Gainera, espainiar telebista pribatuei konpetentzia egiteko obsesio ero bat erakusten dute. Beti galtzaile suertatu arren, saiatzen dira etengabe formatu berdinak kopiatzen. Gainera, ETB programazioa zuzentzen dutenek bere buruari konpetentzia egiteko joera dute. Ordutegi berdinean formatu berdineko saioak agertzen bait dira, parez pare, ETB1 eta ETB2 kateetan. Gainera, zenbat eta kalitate onekoak suertatu, azkenean, ordutegi kaxkarrenean amaitzen dute kokaturik, hortxe dago "Breaking Bad" telesailaren kasu sinestezina... igandeetan, gaueko ordubiak aldera!!
Munduko telebista euskaldun bakarra izan arren, ez dirudi euskera denik ETB kateko ardatza eta funtsa. Altxor kultural paregabe honi etekina nola atera asmatu gabe, ETB2 programazio erdalduna berrindartzen dute. Dudarik gabe, gure telebista publikoa jasaten ari den ikuslegoaren beherakadaren oinarria identitate propio baten faltan datza. Azken finean, ez al da euskara munduko beste telebistatik bereizten duena ba?
ETB kateko buruek euskal kultura anitzari bizkarra emanez bizi dira. Euskal Herriko arte modernoa, zinema, musika, antzerkia, literatura, komikigintza, diseñua, moda edota interneteko mobida bitxiak ez omen dira existitzen. Duela hogei urteko "Honatx komikigilerik haundienak" bezalako miraririk ez bilatu gaurko lau kateen programazioan. Ezta "Popazoro", "Ikilimilikiliklip", "Eklipsea", "Katu Kale" edota "Euskadi gaztea" bezalako musika saiorik ere. ETB kateko ikuslego tradizionala honetaz jabetu egin da eta beste lekuetan dabil azken denboraldian, telebista kate berrietan edota internet itsaso zabalean... Kostata bueltatuko dira ETB kateko hondartza bakartietara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario