viernes, 19 de junio de 2015

RUPER ORDORIKA, BIHOTZERREAK (1985)


Duela 30 urte, 1985. urtean, Ruper Ordorika euskal kantariak "Bihotzerreak" disko magikoa kaleratu zuen. Ez da bere diskorik salduena, seguruenik, ezta agiann entzun errezena, baina jarraitzaile gehiago erakarri zituen Rock Radikal Vascoren unerik indartsu eta punkienean. Disko honen azala bitxia Jose Ordorikak, bere anaia, disenatu zuen eta, barruko bederatzi kantak bezala, zenbat eta gehiago ikusi, gero eta politagoa suertatzen da, jajaja... "Hautsi da anphora" (1980), bere lehen disko dotorea grabatzeko, Ruperrek Bernardo Atxaga idazlearen "Etiopia" (1978) liburutik hartutako poemez baliatu zen. Baita bere bigarren diskoan ere, "Ni ez naiz Noruegako errege" (1983), Joxemari Iturralde eta Joseba Sarrionandiaren obrekin batera (azken honek, kartzelan zegoela idatzi zuen "Galtzetan gordetzeko koblak" kantua).

Honela, musika mundun jarraitzeko zalantza ilun batzuk uxatu ostean eta, denboraldi batez, Londres hirian bizi ondoren, Ruper Ordorika pop bide berri bat hartzea erabaki zuen 1985. urtean. Formaz eta interpretazioaz arduratu zen bere hirugarren lanean, "Bihotzerreak" disko bikainean. Kike Arzamendi (pianoa), Pedro Bartra (ahotsak), Alberto De la Casa (baxua), Nando De la Casa (bateria), Jean Marie Ekai (kitarra), Thierry Farrugia (saxofoia), Bixente Martinez (kitarra akustikoa), Pedro Oses (gitarra) eta Josu Zabala (trikitixa) musikariak ondoan zituela, Ruperrek bere lan berezi eta intimo bat ekoiztu zuen. Disko hontako hitz guztiak berak idatzitakoak dira, Atxagaren mundu poetikotik aldenduz era nabarian. 

Diskoa "Hamabostean behin" kantu pop biziarekin hasten bada ere, ondoren, doinuak moteltzen dira. Aurreikusi gabe, era magiko batean, ingurumen sonoro berri batean murgiltzen dira poliki. Letra nahiko poetikoak dira, baina badute pop musikaren xarma hori. Bitxiak dira, baina baita ere erakargarriak. Ulergaitzak dira batzutan, baina den dena transmititzen dute ere. 35 urteko ibilbide musikal luze baten baten puntu gorena da "Bihotzerreak" lana. Behin ta berriz aldarrikatu behar den diskoa. Ez bait da batere zaharkitu. Pattar ona bezala, zerbait magikoa badauka...


 BIHOTZERREAK (1985)

1.  Hamabostean behin
2.  Erruduna
3.  Amiñi bat
4.  Antzinako lekuetan
5.  Egunak argi, gauak ilun
6.  Berreziketaren zailtasunari buruz
7.  Lagunarena
8.  Etsaia besteak dira
9.  Ez zait atsegina (Nire bihotz ttikia) 

NOTA.. Gogoratzen dut "Bihotzerreak" diskoa lehen aldiz entzun nuen egunaz, 1996. urteko Aste Santuan izan zen. Zinta kasete originala erosi nuen, 1500 pezetatan. Oraindik etxean gordetzen dut!! 


No hay comentarios:

Publicar un comentario