jueves, 28 de abril de 2016

GREGORIO MURO "HARRIET", EUSKAL SORTZAILEAK V


Gregorio Muro "Harriet" jauna Hernani herrian (Gipuzkoa) jaio zen, 1954ko maiatzaren 13an. Haurtzarotik izan du zinemarekiko eta fikzioarekiko afizioa. Izan ere, bere aitak Hernaniko zinema areto zahar batean filmak proiektatzen zituen, eta beti egoten zen aitaren aldamenean. Ikasketekin batera lehenengo, eta lanarekin batera ondoren, komikigintzan hasi zen eta 80. hamarraldian argitaratu zituen bere lehen albumak Euskal Herriko hainbat argitaletxe eta aldizkaritan, hala nola Erein, Ttarttalo, Elkar eta Habe (Habekomik, Ipurbeltz, Zipristin, Puxka Muxka...). Marraztea baino nahiago izan zuenez gidoiak idaztea, ondoren, ilustrazioez arduratuko ziren marrazkilari kolaboratzaile batzuekin elkartu zen (Paco Fructuoso, Daniel Redondo, Jose Manuel Mata edota Luis Astrain artistekin). 

Bateratze artistiko horren fruitu arrakasta handia lortuko zuten lanak izan ziren, besteak beste, "Justin Hiriart" edota "Simon Besaluze". Liburu horiek nazioarteko merkatuaren ateak ireki zizkioten. Handik gutxira bere komikiak frantsesera, danierara, italierara, alemanera, ingelesera, eta abarrera itzuli zituzten. Europako argitaletxe garrantzitsuenek bere lanengatik interesa adierazi zuten. Sariak berehala iritsi ziren.1984an, Luccako Festibaleko (Italia) Prix Targa Unicef saria; 1985ean, Gidoi onenari saria Gaztela Leongo festibalean, 1988an, Angoulemeko (Frantzia) festibaleko Alfred Sarira izendatua izan zen; 1989an, Kanariko Egunkariak antolatutako lehiaketan Gidoilari onenaren saria irabazi zuen; 1990ean, Frantziako liburu-salatzaileen gremioaren Urrezko Erramua; 1992an, Hyeresko (Frantzia) Festibaleko Betty Boop saria....


Nacido en Hernani (Gipuzkoa, Europa), el día 13 de mayo de 1954, el artista vasco Gregorio Muro "Harriet" comenzó a cultivar su afición por el cine y la ficción desde su infancia, cuando acompañaba a su padre en la cabina de proyección de un viejo cine. Compaginando sus estudios primero y su trabajo después con la elaboración de cómics, consiguió publicar sus primeros álbumes a principios de los años 80 en editoriales y revistas locales como Erein, Ttarttalo, Elkar y Habe (Habekomik, Ipurbeltz, Zipristin, Puxka Muxka...). Sin embargo, prefiere los guiones al dibujo y decide asociarse con una serie de dibujantes colaboradores que se encargarán de la ilustración como Paco Fructuoso, Daniel Redondo, José Manuel Mata y Luis Astrain. Historias como la de "Justin Hiriart", "La marca de la bruja", "Simon Besaluze" lograron un enorme éxito y una gran difusión que le abrieron las puertas del mercado internacional. 

Sus cómics se comenzaron a traducir al francés, danés, italiano, alemán, inglés... Las más importantes editoriales de Europa se interesaron por editar estas historias. El reconocimiento en forma de premios no tardaría en llegar: el Prix Targa Unicef del Festival de Lucca (Italia) en 1984, el Premio al Mejor Guionista del Festival de Castilla y León en 1985, la nominación al Premio Alfred del Festival de Angouleme (Francia) en 1988, Premio al Mejor Guionista del Diario de Canarias en 1989, el Laurel de Oro del gremio de libreros de Francia en 1990 o el Betty Boop del Festival de Hyeres (Francia) en 1992.



ELKARRIZKETA (2016)

Igor Leturia, "Ortzadar" aldizkarian. 

Gregorio Muro "Harriet" (Hernani, 1954)  komiki-gidoilaria izango da ziurrenik euskal komikigile emankor, arrakastatsu, saritu eta nazioartekoena. Eta hori asko esatea da, kontuan izanik hamarkada bat baino gutxi gehiago aritu zela horretan, 80ko hamarkadan, hain zuzen. Azken 20 urteak zinemagintzan eman ondoren, iaz ezustekoa eman zigun Harriet argitaletxea izeneko zigilu propio berria sortuz, eta bertan Justin Hiriart bere lan klasikoa berrargitaratuz. 

Euskal komikigile garrantzitsuenetakoa zaitugu, Europa mailan hainbat serie argitaratutakoa (’Justin Hiriart’, ‘Sorgin seinalea’, ‘Eguzkiaren izerdia’, ‘Simon Besaluze’, ‘Jon eta Mirka’...) eta sariak irabazitakoa. Hala ere, 80ko hamarkadan besterik ez zinen aritu komikigintzan. Gero, bi hamarkada osoz aritu zara zinemagintzan. Bi mundu desberdin izango dira, ezta? 

Ez pentsa, komikia eta zinema ez dira hain ezberdinak ere, istorio eta irudiekin lan egiten da bietan. Azken batean, nire burua irudi-narratzailetzat daukat. Ez dut nire burua idazle edo literatotzat, inondik ere. Niretzat irudia da garrantzitsuena. Horregatik komikia eta zinema dira nire medioak. 

Orain komikiaren mundura itzuli zara, zure argitaletxe propioarekin. Nolatan? 

Kasualitate askoren ondorio izan da. Erretiroa hartzean ez nuen ezer egin gabe egon nahi, sortzen eta sortzaile izaten jarraitu nahi nuen. Baina zineman gauzak sortzea, film laburrak izanda ere, oso zaila da, eta are gehiago erretiroan egonda. Gainera, inoiz ez naiz orain naizen besteko zoriontsua izan, inoiz ez dudalako hainbeste gozatu komikia egiten nuenean bezainbeste. Beraz, komikigintzara itzultzea erabaki nuen. 

Eta zure lan ikonoetako bat berrargitaratu duzu, ‘Justin Hiriart’?

Hasiera batean, Frantziako merkatuan berriro ere gauzak argitaratzen saiatzea nuen helburu. Saiakera batzuk egin nituen hainbat marrazkigilerekin. Horretan ari nintzela, Eguzkiaren izerdia berriz argitaratu zuten edizio oso batean, eta ondoren Ponent Monek gauza bera egin zuen, gaztelaniaz. Aspaldiko partez, Getxoko Azokan izan nintzen aleak sinatzen, eta berriz aurkitu nintzen publikoarekin, publiko berriarekin eta baita lehengoarekin ere, 80ko hamarkadakoarekin, garai hartako komikiez ondo gogoratzen diren horiekin. Komiki berriak egiteaz gain, lehengo nire komiki guztiak berriz argitaratzen saiatu behar nuela erabaki nuen. Fructuosorekin hitz egin nuen Ponent Mon-ek Justin Hiriart berrargitaratzearen inguruan, baina Fructuosok ez zuen ezer jakin nahi inongo argitaletxerekin, lehengo garaietatik haserre zegoelako. Eta nik neuk egitea proposatu zidan. Eta halaxe egin dut. Justin Hiriart-en euskarazko bertsioa Erein argitaletxeak atera du (eurak argitaratu zuten 80ko hamarkadan eta konpromisoa nuen beraiekin), eta nik gaztelaniaz. Elkarrekin prestatu eta inprimatu genuen, eta bidean asko ikasi dut. Gainera, merkatuan oso ondo funtzionatzen ari da. 

Eta orain, zein asmo dituzu argitaletxe berriarekin? 

Familiako enpresa txiki bat egitea da nire helburua. Nik prozesua ezagutzen dut, argitaletxea martxan jarri nahi dut, erretiroa hartu eta gero semeek jarraitzea nahi nuke. Baina pixkanaka egin behar dut. Aurten lau komiki argitaratu nahi ditut, hurrengo urtean zortzi edo hamar inguru, eta poliki-poliki familiako enpresa txiki bat muntatu. 

Esan duzunez, 80ko hamarkadako zure bestelako lanak argitaratzeko asmoa ere baduzu?

 Bai, frantziar argitaletxeei horien eskubideak erosten ari natzaie, lanak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzeko. Nire asmoa urtero azaroan horietako bat ateratzea da, Justin Hiriartekin egin dudan bezala. Aurten Jon eta Mirkaren bi albumen edizio osoa izango da. Nire ustez, Daniel Redondoren lanik onenetakoa da, bisualki ikaragarria da. Orain ari naiz prestatzen. Eta hurrengo urtean Sorgin seinalea kaleratuko dut, eskubideak erosi ditut jada. Gainera, nik hemen berrargitaratutako nire lanak Frantzian ere berrargitaratu daitezen saiatu nahi dut. Momentuz, Justin Hiriart eta Sorgin seinalea-rekin lortu dut, eta Jon eta Mirka-rena ere bide onean doa. 

Horiez gain, komiki berriak egin eta argitaratzeko asmoa duzu. Zein proiektu dituzu esku artean? 

Hiru lanekin ari naiz orain, eta beste sei-edo baditut epe luzera begira. Proiektuetako bat sari asko jaso zituen Zeinek gehiago iraun nire film laburraren komikirako egokitzapen luzatua da. Baina kontua da proiektu horiek denak lehenago Frantziako merkatuan kolokatzea lortu behar dudala. Gidoilari jubilatu gisa, ni arriskatu naiteke, nire lana ez baita hain han IGOR LETURIA dia marrazkigilearenarekin konparatuta. Baina marrazkigileak ia urtebete eman behar du komikia egiten, eta nik, editore gisa, ezin diot urtebeteko lana ordaindu, ezta gaztelaniazko eta euskarazko salmenta denak batuta ere. Horretarako modu bakarra Frantziako argitaletxe batek eskubideak erostea da. 

Hurrengo kaleratuko duzun lana zein izango da? 

Dudan asmoetako bat frantziar argitaletxeekin euskal egileek ateratako ahalik eta lan gehien publikatzea da, ez nireak bakarrik. Momentuz, Marko-ren bi albumen eskubideak erosi ditut, Voyage en Inde eta Voyage en Chine. Ireki nahi dudan lerroetako batekin bat datoz: haurrentzako umorearena. Bidaia-gida antzekoak dira. Maiatzaren amaieran aterako ditut, Zapart! jaialdirako, euskaraz eta gaztelaniaz. Guillermo Gonzalezen Le Chevalier à la Licorne, Juan Luis Landaren Arthus Trivium eta Iñaki Holgado eta Markoren Verdun erosten saiatu naiz, baina ez ditut lortu. Aterako dudan hurrengoa S.O.S. Lusitania-ren hiru albumen ‘Justin Hiriart’ komikiaren egileak lau lan kaleratuko ditu aurten.· komikia edizio osoa izango da, Cothias gidoilari ezagunarena, Frantziako bestelako komiki interesgarriak ere argitaratzeko asmoa baitut. Eta azaroan, esan bezala, "Jon eta Mirka". 

Argitaratzaile moduan, zer behar ikusten dituzu komikigintzan gaur egun? 

Nire ustez, diru laguntzak egon beharko lirateke komikien sorkuntzarako, marrazkigileak komikia egin bitartean bizi ahal izateko. Frantzian eta Belgikan ematen dira (28.000 eta 25.000 euro, hurrenez hurren). Horrekin marrazkigileak komikia egiten du eta gero nahi duenari saldu ahal dio. Hemen horrelako diru laguntza bat bagenu, ez genuke komikiak egiteko eskubideak Frantzian saltzea lortu beharrik izango. Gaur egun, hori gertatzen denean, frantsesek argitaratzeko eskubideak lortzen dituzte hizkuntza guztietarako, formatu digitalerako ere bai, eta betirako. Gero, euskaraz ateratzeko haien baimena behar izaten da eta haiei ordaindu behar izaten diegu. Hemen egile zoragarriak ditugu, adibidez, Juan Luis Landa, Frantzian (eta, beraz, Europan) salmenten lehenengo postuan izan dena Arthus Trivium lanarekin. Baina Frantzian argitaratu denez, orain nik ezin dut euskaraz atera. Aipatu dudan moduko diru laguntza batekin horrelako lanak hemen argitaratu ahal izango genituzke eta hemen kudeatuko genituzke argitaratze eskubideak. 

Pertsona egokia zara komikigintzaren iraganaz eta orainaz hitz egiteko. Zein ezberdintasun ikusten dituzu komikiaren munduan 80ko hamarkadako urrezko aroaren eta bizi omen dugun 90eko hamarkadaren hondamendiaren ondoko loraldi berri honen artean? 

Orain askoz diru gutxiago dagoela. Garai batean aisirako etxe barruko aukerak zinema, telebista (kate pare batekin soilik), literatura, komikia eta ezer gutxi gehiago ziren. 90eko hamarkadan bideo-jokoen leherketa eman zen (komikiaren erorketa ekarri zuena), eta orain Internet, mugikorrak eta abar daude. Aisirako denbora, eta beraz dirua ere, gauza askoz gehiagoren artean banatzen da orain, eta gainera krisian gaude, ez ahaztu... Gaur egun, ikusten ditut erosle helduak, nostalgikoak, komikiak ia-ia desira-objektu gisa dituztenak –horregatik saltzen dira horren ongi edizio osoak–, eta irakurle berriak, gazteagoak, komikiaren mundua orain deskubritzen ari direnak. Interneteko komikien pirateriak honetan lagundu duela iruditzen zait. Izan ere, askok horrela ezagutu dute komikia, zaletu egin dira eta, pirateatzeaz gain, gero erosi ere egin dute. Bestalde, nobela grafikoek, komiki serioagoak egiteak, jende gehiagorengana ireki du alorra. 

Baina, aldi berean, orain apenas egiten den haurrentzako komikirik, ez da harrobia lantzen... 

Frantzian izan ezik, Europan orohar ez da harrobia lantzen, eta komiki amerikarrean ere ez jada. Baina mangan bai lantzen dute harrobia, eta hemengo haurrak horren bidez zaletzen ari dira. Baina aukera gehiago behar dira, izan ere, ia ez dago haurrentzako komiki europarrik gurean. Nik badut asmoa haurrentzako komikiak egiteko, batez ere euskaraz. Frantzian atera den haurrentzako komiki eder baten eskubideak lortzen saiatzen ari naiz, hurrengo urtean ateratzeko. Jon eta Mirka ere haur eta gaztetxoentzako da, eta Justin Hiriart ere bai. Eta nire Iker eta Ixone ere berreskuratu nahi dut, haurrentzakoa zen hau ere, oso oinarrizkoa zen, baina polita. 

Harrobia landu gabe, komikiak izango al du etorkizunik heldu nostalgikook ez gaudenean? 

Komikiak osagai narratibo oso garrantzitsu eta interesgarri bat dauka: irudi oso ederrak eskaintzen ditu. Baina irudi baten eta hurrengoaren artean, bideo batean ez bezala, elipsi bat dago, gure burmuinak osatu behar duen elipsi bat, eta horrek jokoaren parte bilakatzen du irakurlea. Komikia irakurtzean zeregin horretan kontzentratuta zaude, atentzio berezia eskatzen dizu eta eskaintzen diozu, engantxatu egiten du. Hor dago gakoa. Horregatik uste eta sinesten dut komikiak etorkizuna duela. 

http://static.deia.com/docs/2016/04/25/ortzadar________230416_8968.pdf


ENTREVISTA (2012) 
Arkaitz Almortza Muro.

Si tuviéramos que reflejar la vida de Gregorio Muro "Harriet" en una película, esa sería, sin lugar a dudas, "Cinema Paradiso", del italiano Giuseppe Tornatore. Desde que era niño, Harriet ha estado vinculado al séptimo arte. Y es que su padre se encargaba de proyectar películas en el antiguo cine Zintzotasuna de Hernani (Gipuzkoa, Europa) y él permanecía siempre a su lado. En aquella sala que recuerda con nostalgia, nació su vocación. Poco a poco, comenzó a crear sus propias películas a lápiz y papel iniciándose en el mundo del cómic. Con el transcurso de los años su trayectoria artística se ha desarrollado en diferentes campos, y desde hace varios años está sumergido en el mundo de los cortometrajes. Su cortometraje, "Zeinek gehiago iraun", dió la vuelta al mundo y recogió numerosos galardones. 

¿Pensaba que el corto "Zeinek gehiago iraun" iba a tener esa repercusión?

Siempre que haces una cosa esperas que tenga cierta repercusión. Este corto fue muy pensado pretendiendo llegar a muchos sitios que, por ejemplo, con los anteriores trabajos no había llegado. Cuando haces un trabajo de estas características pretendes, primero, expresar lo que tú quieres y segundo, saber que encaja dentro de los circuitos y festivales que hay. Está funcionado como lo esperaba, aunque siempre te esperas el máximo, pero es muy difícil porque hay mucha competencia, y la gente que está haciendo cortos lo está haciendo muy bien. Estoy muy satisfecho con el resultado del trabajo.

El corto fue nominado a los premios Goya en 2012. ¿Cree usted que esta sensibilidad también llegaría a los que seleccionaron la cinta?

La verdad es que no sé cómo se seleccionan, ni cuantos académicos han visto todos los cortos a votar y si los han votado por conocimiento propio o por lo que han oído de ellos. Supongo que en el proceso de selección se habrán dado todos estos casos, y por supuesto, estoy convencido que el factor suerte también ha tenido mucho que ver.

La historia de Ander y su familia es el primer drama que escribe. ¿Qué es lo que le empujó a dar este salto?

Simplemente tenía ganas de hacerlo, de probarlo. A mí siempre me ha gustado la ficción. Mi padre proyectaba películas en un cine de Hernani, y para mí el cine ha sido un lugar mágico donde se vivían grandes aventuras y grandes emociones. Las emociones que a mí me gustaban las he vinculado siempre a la aventura, a la acción, a la intriga. Entonces, todas mis obras han seguido por esa línea. Dentro del mundo del cine eso pertenece al género. Están el género de terror, de intriga, de aventura... y yo me he movido más por los géneros. A lo que no llamaban género, pero sí que lo es, es el drama. Se considera como el género por excelencia, es decir, el verdadero. Nunca había hecho nada de eso. He hecho comedia, intriga, aventura, que era lo que me apetecía porque era el cine o la historia de entretenimiento. El de reflexión o el de tocar emociones internas no lo había hecho hasta el momento.

Usted narra una historia dura utilizando unos dibujos suaves, bonitos. ¿Qué quería conseguir con este efecto?

Pretendía conseguir el contraste de la dureza y la tristeza de la historia con unas imágenes bellas. Ese contraste es el contraste del romanticismo, la tristeza con la belleza. Quería conseguir ese efecto para generar una emoción en el espectador. Tenía miedo al principio, pero creo que ha funcionado bien porque la gente lo disfruta visualmente y lo sufre argumentalmente. Una cosa suaviza a la otra, pero al final el resultado es satisfactorio, entre comillas.

Las imágenes de la obra nos acercan hasta un pueblo de Euskal Herria. Como tal, ha utilizado el euskera como lengua principal de sus personajes. ¿Qué le motivó escoger este idioma?

Varias cosas... La primera es que gracias al euskera he conseguido desarrollarme artísticamente. No soy euskaldun, no hablo euskara, pero el euskara fue el que me dio la primera oportunidad de ser guionista. Empecé a hacer mis primeros guiones para unos cómics con la editorial Erein. Yo los hacía en castellano y ellos los traducían, y a partir de ahí hice un montón de cosas. Ello me abrió la puerta desde el punto de vista creativo como guionista. He publicado en Francia, en un montón de idiomas, pero realmente me desarrollé artísticamente con el euskera. Por eso, al euskera le debía una obra exclusivamente en euskera. Al principio quería que el corto se viese sólo en euskera, sin subtítulos en ningún otro idioma, pero me quitaron la idea de la cabeza. Creo y estoy convencido de que se entiende sin subtítulos. En este caso, para mí las palabras, más que palabras informativas eran sonidos de emoción de los personajes. Hablando con unos y con otros me comentaron que al oír palabras de verdad, si la gente no las entendía podría generar un pequeño efecto de frustración pensando que se está perdiendo algo que les permitiese entender la historia. Por ello, decidí que se tenía que subtitular. Por otra parte los personajes, esa forma de guardarse el dolor para sí mismo, su comportamiento contenido, es muy nuestra y por lo tanto pensé que el euskera era un complemento ambiental imprescindible.

Gracias a su cinta el euskera se está escuchando en canales de televisión que difícilmente tenían constancia de nuestra lengua. ¡Se le podría considerar un embajador del euskera!

No sé si conocían o no el idioma. Lo que sí es cierto es que el corto se ha emitido en la PBS, que es la televisión pública de Estados Unidos, y no sé si se habrán emitido más trabajos en euskera a nivel nacional estadounidense. Si he conseguido algo así, estoy orgullosísimo de ello. Es algo que creo que se lo debía al euskara. Mucho más contento porque creo que he podido responder a ello, a esa deuda interna que creo que tengo con el idioma.

¿Cuál ha sido la evolución que ha seguido con este tipo de producción audiovisual?

Cuando hice el primer corto llevaba mucho tiempo sin hacer ficción. Tenía, digamos, ‘mono’ de hacer ficción. Lo hice con más gente, con imagen real, y funcionó bastante bien. Eso me animó a seguir, primero, porque había conseguido satisfacer una necesidad mía, que era contar historias de ficción, y segundo, porque al tener una buena repercusión, recuperé la inversión realizada, y decidí invertir en un segundo corto, uno más sencillo, con menos presupuesto. Funcionó, pero bastante menos. Si quieres hacer algo bien, te cuesta. Si lo quieres hacer con menos dinero, siempre se nota. Luego fui pensando en qué quería hacer y empecé con Zeinek gehiago iraun. 

El salto a este tipo de producción audiovisual lo dio después de trabajar como guionista y tras dirigir largometrajes. ¿En qué campo se siente más a gusto?

Viene a ser lo mismo. Para mí un cortometraje o un largometraje es lo mismo, es contar una historia. El largometraje es muy complicado. Entras dentro de un proceso semi industrial, comercial, donde se realizan grandes inversiones. Esas inversiones las hacen unas personas y esas personas están preocupadas por su inversión y por la recuperación de la inversión realizada. Afecta a la parte creativa, y evidentemente, el creador tiene una responsabilidad de cara a ellos. Me parece mucho más duro hacer un largometraje que hacer un cortometraje. Un corto tiene una inversión, cuentas con alguna ayuda, pones ilusión, pero haces lo que tú quieres, tienes esa libertad. Si no funciona, pues igual has perdido eso y posiblemente no hagas más. Si funciona seguirás haciendo. Para mí el cortometraje lo que tiene es libertad. Libertad creativa, y a mí en este momento es lo que me interesa. Evidentemente no se puede vivir de él. Es imposible.

Sus inicios, no obstante, estuvieron en los cómics. ¿Ha seguido vinculado a este mundo?

Lo dejé durante mucho tiempo. Cuando estaba en el mundo del cómic tuve oportunidad de pasarme al mundo audiovisual, que era mi sueño, estar en el cine. Luego estuve en el cine y en la televisión. He hecho un recorrido bastante interesante, y justo este último año han empezado a reeditarme trabajos. El año pasado me reeditaron un cómic en euskera para la feria de Durango, Indianoa, y, curiosamente, en septiembre me han reeditado en un libro integral una de mis series que publiqué en Francia. Esto me ha animado a volver al cómic, aparte de que amigos que dibujan me han pedido que hiciese guiones. En estos momentos estoy preparando un cómic, que todavía no está nada cerrado. Vuelvo porque es una forma de expresarme con la ficción.

Al igual que el mundo de los cortos, parece que hay un nuevo auge en los cómics.

No lo sé exactamente. En Francia parece que hay un pequeño auge, pero la crisis también está afectando. El cómic, que parecía que había una tendencia a que desapareciese, sigue estando ahí. Es curioso. Lo que ha cambiado es el tipo de cómic. Antes eran más cortos, más intrascendentes, y ahora, por ejemplo en España y también en Francia, se está trabajando con la novela gráfica. Son cómics en blanco y negro con más páginas, libros gordos, de 150-200 páginas, que es como si fuese una novela literaria pero con dibujos.





No hay comentarios:

Publicar un comentario