domingo, 24 de abril de 2016

GAME ERAUNTSIA, BIDEOJOKOEN MUNDUAN


Euskal Herriko bideojoko zale batzuk sortutako web espazio bat da "Game Erauntsia". Bertan, eduki guztiak euskaraz daude. Komunitate birtual berri hau hainbat atal ditu, adibidez gameplay ugari (jokalariek bideoan grabatutako partidak), albisteak, bideojokoen kritikak, foroak eta baita zenbait gidak ere. Game Erauntsikoek jokalari anitzeko onlineko bideojoko txapelketak ere antolatzen dituzte edota Ortzadar aldizkarian berriak zabaldu. Plataformako eduki guztiak kode irekian garatzen dituzte, Creative Commons lizentziak erabiliz.

Gainera, "Game Erauntsia" ekimenaren bultzatzaileak Minecraft bideojoko famatuaren euskarazko lehen zerbitzaria garatu omen dute. Sortu dituzten eszenatoki berrietan toki eta eraikin ezagunak ikus daitezke, Donostiako Kontxako hondartza, Kursaala edota Bilboko Iberdrola dorrea. "Game Erauntsia" proiektu aparta Durangoko Liburu eta Disko Azokaren aurkeztu zen, kultur eta teknologi berrien erakusgarri gisa. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario