domingo, 25 de enero de 2015

HAUR BESOETAKOA, LITXARRERIEN JAUNA


Atzo irakurri nuen Unai Iturriaga bertsolariaren eta Alex Sanvi marrazkilariaren komiki bikain hau. Haurrentzako lan bat dirudien arren, helduentzako ezin hobea da, hamaika txiste eta oso umore fina bait du. Baita ere kritika sozial ezkutatzen du."Haur Besoetakoa" hiriko litxarrerien, goxoki edota bideojokuen merkatu beltza zaintzen duen mutiko sutsuaren ezizena da. Bere negozioen gora-beherek mila arazoetan murgiltzera behartuko dute. Bere ondoan, Lo-Li-Ta txinatar neskato misteriotsua izango da beti, "Haur Besoetakoa" kidea (eta batzutan aurkaria) hiriko estolda sozialetan barrena... 

"El padrino" filmaren parodia eta homenaldi bitxia da euskal komikia hau. Umore beltz ikutuekin eta momentu sinestezinekin, adibidez, Txirri, Mirri eta Txiribitonen bahiketa, El Drogas musikariaren kameoa... Gainera, marrazkiak eta koloreen tratamendua oso ona da. Oso komiki gomendagarria, denontzat, haur, gazte eta helduentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario