lunes, 11 de abril de 2016

LA ARAÑA DEL OLVIDO


Atzo irakurri nuen eta, benetan, komiki zoragarri bat da. Federico Garcia Lorca idazle eta poeta haundiaren erahilketari buruzko sakonketa bitxia da. Gertaera krudel hau Granada aldean gertatu zen, Espaniar gerratearen hasieran,1936 urteko abuztuan. Halere, komiki honen istorioa hogei urte beranduago kokatzen da, 1955. urtean. Garai hartan, New York hiriko kazetari batek, Agustín Penón izenekoa, Granadara egin zuen bisita Lorca jaunaren gorpua eta hilobia topatu nahiean. Bertan, Franco eta bere militar faxisten diktaduraren itxiera zorrotza eta zentsura beltza ezagutu zuen. Lorcaren senideekin, lagunekin, bizilagunekin eta, baita, bere borreroak izandakoekin elkarrizketatu bazen ere, azkenean, egia argitaratzea bizi erdia kostatu zitzaion gure protagonistari. 1300 orrialde zituen artxibo nahasi bat bildu zuen osotara, Lorcaren fusilamendu ilunaren azken aurreko uneak dokumentatuz.

"La araña del olvido" lan aparta Enrique Bonet artistaren lehen komikia da. Oso modu lehor baina dotore batez, bi istorio desberdinen fusio aparta lortzen du bere marrazkiekin. Testu, izrn eta datu ugari izan arren, era erakargarri batean garatzen da narrazio guztia, trama poliziako batez antzera. Komikiaren irakurleak bukaeraino iritsiko da, irrika biziaz, Lorcaren hiltzailea nor izan zen ezagutzeko. Zoritxarrez, mundu zikin honetan, zitalenak beti garaile. Atzo edota gaur... Negu Gorriak taldearen kantuak zihoen moduan, "Irakatsitako historioa hiltzaileek idatzi zuten eta, ikasi genuena, sinetsi egin genuen..".


http://astiberri.com/products/la-arana-del-olvido


No hay comentarios:

Publicar un comentario