jueves, 7 de abril de 2016

BRIAN G. HUTTON, ZINEA ETA PASIOA


Brian Geoffrey Hutton jauna zine zuzendaria amerikar bat izan zen, 1935ean jaio zena, New York hirian. Seguraski, Hutton ez da inoiz munduko zuzendaririk ospetsuena izango, baina, bere filmeak zaletu argien bihotzetan badute lekutxo bat, bereziki, "El desafío de las águilas" (1968) edota "Los violentos de Kelly" (1970) bezalako maisulanak. Brian G. Hutton jauna aktore moduan hasi zuen bere ibilbide artistikoa, Actors Studio eskola famatutik pasa ondoren. "Perry Mason" telesailan agertu zen, baita "Alfred Hitchcock presenta" saio mitikoan. John Sturges jaunaren bi western bikainetan ere lan egin zuen, "Duelo de titanes" (1957) eta "El último tren de Gun Hill". 1965ean, Hutton jaunak bere lehen filmea osatu zuen, "Wild Seed". Ondoren, "La espalda contra el muro" (1968) lana zuzendu zuen, David McCallum, Stella Stevens edota Telly Savalas bezalako aktore bikainekin.

1968. urtean, "El desafío de las águilas" filmea burutzeko bi izar haundi lortu zituen, Richard Burton beteranoa eta Clint Eastwood gaztea. II Gerrate Mundialean kokaturiko istorio zirraragarri eta bizi horretan, espioi komando ingeles batek Alpeetako gaztelu batean murgildu beharko da ezkutuan, amerikar general bat askatzeko asmoz alemaniar nazien hatzaparretatik. 1970. urtean, Hutton jauna Jugoslavia aldera joan zen, berriro Terry Savalas eta Clint Eastwoodekin, gerra filme ahaztuezin bat burutzeko, "Los violentos de Kelly". Gidoiak umorezko ikutu pilak zituen, drama belikoen energiari uko egin gabe. Filme honek lurrin hippy eta anarkiko xelebre batez apainduri zegoen, batez ere, Donald Sutherland aktoreari esker. Istorioa arina zen, baina ahaztezina. II Gerrate Mundialaren bukaeran, amerikar soldadu ero batzuk alemaniar nazien altxor haundi bat lapurtzera ausartuko dira, arau guztien kanpo kokatuz, etsaiaren lerroetatik harago abiatuz.

Bi urte beranduago, Hutton jaunak "Salvaje y peligrosa" (1972) lana estreinatu zuen, britaniar aktore multzo ezagun batekin, Elizabeth Taylor, Michael Caine, Susannah York... Filme honetan gerra kontuak alboratu arren, amodiozko gaztazken gordintasunean sakondu zen Huttonek, Londreseko senar emazte baten istorio intimo baten bitartez. Urtebete beranduago, Hutton jaunak, "Una hora en la noche" (1973) filmean, Elizabeth Taylor aktoresarekin errepikatu zuen berriro ere. Misteriozko filme bat zen, hilketa ilun batek piztutako drama psikologiko bat.


1980. urtean, Frank Sinatra eta Faye Dunaway bezalako aktoreekin, Hutton jaunak "El primer pecado mortal" (1980) filmea ekoiztu zuen AEBean. Eta 1983. urtean, bere azken lana, aurkeztu zuen, "La gran ruta hacia China" (1983). Abenturazko filme dotore eta eder honetan, Tom Selleck aktoreak "Indiana Jones" pertsonaiaren antza asko zuen paper bat osatu zuen. Aurretik, Harrison Ford aktorearen mesederako, uko egin zion Selleckek arkeologo arrakastatsu horri izateari... Bizitzaren goraberak!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario