jueves, 7 de abril de 2016
BASIL & VICTORIA
Atzo irakurri nuen eta sekulako komiki aparta da. Londres hiriko kaleko bi haurren gorabera bitxiak azaltzen ditu, Basil eta Victoriarena. XIX. mende bukaeran bizi dira biak, Ingalaterra victoriano garaiaren erdian, Charles Dickens idazlearen kale zikin eta kutsatu berdinetan, ladreilu gorrizko lantegiez inguratuta, Industri Iraultzaren putzuan. Basil eta Victoria Tamesis ibai lokaztuaren alboko kai batean bizi dira eta, bizirauteko, lapurreta txikiak burutu edota arratoiak ehizatzen dituzte, geroago arratoi txapelketan apostutan dabiltzanei saldu ahal izateko. Horrela, Londreseko karriketan, gure bi protagonistak Watson doktore famatuarekin topo egingo dute, baita Jack The Ripper hiltzailearekin edota Victoria erreginaren morroiekin... Ez dute inoiz umorea galtzen, naiz ta tirabira gordinenak ikusi eta jasan.
Édith (Édith Grattery) eta Yann (Yann LePennetier, Lucky Luke pertsonairen aita) 240 orrialde dotore eskeintzen dituzte "Basil eta Victoria" komikian, bost istorio errepikaezin bilduz. Ikutu gordin eta erretratu historikoak oso marrazki naif-ekin nahasten dira, kontraste paregabea lortuz. Gomendarria oso.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario