"Itsaso Gutierrez, Jauko Barik taldetik ON bandaraino"
(BADOK web ataritik, 2015 ekainean)
Itsaso Gutierrez, euskal rock musikari aparta, Donostian aldean jaio zen, 1978. urtean. Gaztetatik piztu zitzaion musikarako grina eta, jotzen ikasi zuen aurreneko instrumentua bibolina izan zen arren, rock talde bat sortzeko aukera izan zuenean kitarra hartu zuen. Institutuan hartu zuen lehen aldiz, Euskara Taldeak antolatu zuen hilabete bateko ikastaro batean. Hiru akorderen bueltan, euskal kanturen batzuk jotzen ikasi zuen. Rock zalea ere zenez, segidan, 16 urte zituela, bere lehen kitarra elektrikoa erosi zuen. Kitarrak, gainera, abesteko aukera ere ematen zion. "Kitarra nireak askatzeko bidea zela sentitzen nuen".
1997. urtean, Donostia hiriko Buenavixta gaztetxe mitikoan, Jauko Barik izeneko rock taldea sortu zuen Itsasok bere institutuko gelakide zen Enararekin batera. Musika tresnarik jotzen ez bazuen ere, Enara gogotsu animatu zen. Geroxeago, Haizea, taldeko bateria jotzailea batu zitzaien. Jauko Barik hiru neskez osatutako lehenengotariko hardcore taldea izan Euskal Herrian. Oso era inozentean elkartu ziren, edozein musikarako grina duen pertsonak egingo lukeen eran. 17 urteren bueltan zinen hiruak elkartu zirenean, laguntasunak batzen zituen ezeren gainetik. Idazten zituzten kantuen hitzak beraien kezkak ziren, kezka sozialak edota sentimenak, aurre hausnarketa sakonik gabe.
Hilabete eskasean aritu ostean, hutsetik hasita, bere lehen kontzertua emateko aukera heldu zitzaien Jauko Barik taldekoei. Itsasok bibolina jotzen agertzen zen ere zenbait kantuetan, punk rock eta folk nahasketa oso bitxia lortuz taula gainean. Maketa bat grabatu zuten ondoren, Buenawistan bertan, Elorrioko lagun batzuekin (Non Demontre taldeko kideak). Maketa hura, Jesus Ordovas kazetariaren eskura iritsi eta honek Jauko Barik hiru kideei Radio 3 irrati nazionalean gau batez, zuzenean, jotzeko aukera eskaini zien.
1998. urteko udan, Loiolako jaietan, Fermin Muguruza musikaria agertu zen kontzertu baten ostean eta eskaintza luzatu zien Esan Ozenki zigiluarekin disko bat grabatzeko. Roberto Galan, Hamlet taldeko teknikaria zenaren estudioan grabatu zuten "Jauko Barik" (2000) diskoa. Söber taldeko Jorge Escobedo gitarra jotzaileak ekoizpenean lagundu zien. Letretan, bilorik gabe, deserosoak izan zitezkeen hainbat gaien gainean hitz egiten zuten, bakardadea, eraso sexistak, homosexualitatea edota kaleko errepresioa. "Nire barne kezkak plazaratu nahi izan ditut beti musikarekin. Nire burua jendartearen etiketa konbentzionaletan kokatzea kosta egin zait. Kritikoa izan naiz, nire sexualitatea, identitatea, eta itzalean gelditu ohi diren gaien inguruan pentsatzea gustuko dut. Baita horiek musikarekin konpartitzeko beharra ere".
2002. urtean, Jauko Barik taldearen bigarren disko dotorea heldu zen, "Bzzb eta goxatu!!" (Bizi zure bizitza eta gozatu!!). Disko osoa beraiek autoekoiztea erabaki zuten, Esan Ozenki zigilua desagertu egin zen garaian. "Musikaren egoera desberdina da gaur. Musika kontsumitzeko era aldatu da ere, lehen diskoen balioa handia zen, disko bat osorik entzuten genuen, merezi zuen denbora eskainiz. Interneten eraginez, seguru aski, kantuek balio handia hartu dute orain. Taldeen nortasun, izen, hizki, baloreak, bigarren plano batean sentitzen dira... Norberak berea nola jorratu erabakitzea eta berearekin fidel jokatzea da onena. Garai berrietara egokitu nahi duen taldeak aukera desberdinak ditu, finantzazio bide desberdinak daude. Norberak bere poltsikotik jarrita, kontzertuetatik biltzen den dirua apurka bilduta, bono, kamiseta edota bestelako materialak salduz. Crowdfunding kanpainak oso interesgarriak dira ere".
Bederatzi urtez ilusio eta gogo berdinek elkartuta egon ondoren, Jauko Barik agur esan zuten. Taldekide bakoitza bere identitatea sortzen eta osatzen joan zen eta, normala denez, musika behar desberdinak piztu zitzaien azkenean. Egunerokoan, rock talde bat defendatzea nekeza da, lan ardura eta bizitza erritmo desberdinak bateratzea ere. Jauko Barik taldea desegin eta hilabete gutxira, KEIKE rock taldeko gitarra jotzaile berria bezala hasi zen gure Itsaso. Kontzertu ugari eman eta Keike bandaren bigarren diskoaren sorkuntzan aritu zen. 2007. urtean, Keike taldekoek bere ibilbidea etetea erabaki zutenean, Itsasok, Ion Kirru, Joshua Froufe eta Christian Martin musikariekin batera XARMA rock taldea sortu zuen. "Amaraunak" diskoa grabatu zuten lehendabizi, Bonberenean, Karlos Osinaga jaunarekin. 2010. urtean Danbaka lehiaketa irabazi ondoren, Arrasateko Shot estudioetan, "Karenka", lana grabatu zuten.
Itsaso Gutierrezek ez zuen Jauko Barik taldearekin zuen hainbesteko askatasuna sentitzen. Frustrazio hark, 2012. urtean, ON rock banda berria sortzera eraman zuen. "Birziklatzeko beharra ohi dut. Asetzen nauten eta ongi sentiarazten nautenen artean egoten ikasi dut. Musika taldeetan elkartzen zarenean, normalki aipatzen ez den elkarbizitza bat dago, kideekin bat egin behar duzu. Talde bateko partaide izateak, lanean ere inplikazio eta ardura batzuk eskatzen ditu. Are gehiago, autogestioaren alde ari den talde batean. Entseguetara agertzea, hartutako ardurak betetzea, konpromisoz jokatzea… Musika afizio dudan arren, esperientziak irakatsi dit, nahi dudanaren alde borrokatzea handia dela. Neure bidean sinestea, bidelagun egokiz elkartzea".
Xarma taldearen garaian sortu zituen kantu batzuk bildu eta Denis Alberdi (Keikeren bateriajolea) eta Ibai Suarez jaunarekin borobildu zituen Itsasok "On" (2012) diskoa ekoizteko. Itsaso musika konposatuz, letrak idatziz, grabazioa kudeatuz, kolaborazioak bilatuz, diskoa autoeditatuz, Durangoko Azokan aurkeztuz, taldea kudeatuz edota kontzertuak lotuz berrindartzen joan da. ON taldearen bigarren diskoa 2014. urteko udan ekoiztu zuen Itsasok, Ekaitz eta Ekhi Vegas musikariekin batera. "Bigarren disko honekin oso pozik gaude. Ikusleen harrera ezin hobea da. Hartu eman horrek, Jauko Barik bandaren garaian amesten nituenak, egia bihurtu direla oroitzera eramaten nau".
http://www.badok.info/elkarrizketak/nirean-sinesten-dudalako-nire-bidea-eraikitzea-erabaki-dut/
Itsaso Gutierrez es, sin duda, una de las figuras más interesantes surgidas en la escena rock del País Vasco (Europa) en estos últimos veinte años. Esta intrepida cantante y guitarrista gipuzkoana, nacida en Donostia/San Sebastian en 1978, debutó gracias a la edición de la maqueta de su primera banda, Jauko Barik (1997/2005). Esta mítica demo, que fue grabada con ayuda de dos jóvenes amigas, Enara (bajo) y Haizea (bateria), llegaría a tener cierta repercusión estatal gracias a sonar en Radio3. Después, Jauko Barik ficharían por el sello Esan Ozenki, el cual editaría su primer álbum, el sorprendente "Jauko Barik" (2000). Después, Itsaso Gutierrez formaría parte de otras tres interesantes bandas vascas más, como Keike (2006/08), Xarma (2009/11) o los formidables ON (2012/18).
Hasta septiembre de 2018, el grupo rock vasco ON (en euskera sería "Bueno") estuvo liderado por Itsaso Gutierrez, logrando editar dos discos bastante potentes, "ON" (2012) y "Zein" (2014). Los temas de ON contenían una equilibrada carga melódica y rockera y, en muchas de sus letras en euskera, reflejaban temas de gran actualidad, como la reivindicación de los derechos de las mujeres, los efectos de la violencia machista o la transexualidad. Al igual que el primero disco, "Zein" fue grabado también en los estudios KOBA (Bilbao) al lado del veterano técnico Jose Manuel Sampedro "Xanpe". Este disco estuvo apoyado por un hermoso videoclip de animación, “Aurrera Begira”, firmado por el musico Ekhi Vegas.
Hasta septiembre de 2018, el grupo rock vasco ON (en euskera sería "Bueno") estuvo liderado por Itsaso Gutierrez, logrando editar dos discos bastante potentes, "ON" (2012) y "Zein" (2014). Los temas de ON contenían una equilibrada carga melódica y rockera y, en muchas de sus letras en euskera, reflejaban temas de gran actualidad, como la reivindicación de los derechos de las mujeres, los efectos de la violencia machista o la transexualidad. Al igual que el primero disco, "Zein" fue grabado también en los estudios KOBA (Bilbao) al lado del veterano técnico Jose Manuel Sampedro "Xanpe". Este disco estuvo apoyado por un hermoso videoclip de animación, “Aurrera Begira”, firmado por el musico Ekhi Vegas.
No hay comentarios:
Publicar un comentario