martes, 28 de julio de 2015

MUSIKATEA, IN MEMORIAM


Hay días que es mejor no levantarse de la cama. Me acabo de enterar de que ha muerto el pintor Luis Badosa y, después, que han echado a Fermin Etxegoien de EiTB. Lo primero es muy triste, pero también es ley de vida. Lo segundo, en cambio, es el fruto de las decisiones de ese atajo de cretinos e inútiles que dirigen, hacia el abismo, a nuestro jodido ente público. Tras hundir la televisión pública vasca, los responsables de EiTB pretenden hacer lo mismo con la radio pública. "Musikatea" era uno de los mejores programas de Euskadi Irratia y, sin duda, el mejor programa de música imaginable. Ya solo nos quedará llamar a Dani Arizala, a eso de las cinco de la mañana, para que nos pinche algo de Lin Ton Taun, o algo decente. Dentro de poco, su programa “Asko gara” se pasará a llamar “Asko ginen”, o "Asco en el planeta vasco". Que panorama... Eutsi gogor, euskalduna!!




AZKEN MUSIKATEA  (Gorka Bereziartua, Argia 2015)

"Musikatea" irrati saioaren azkenaurreko programak kotxean harrapatu ninduen atzo, beste batzuetan afaria prestatzen harrapatu izan nauen bezala. 20:00etatik 21:00etarako tarte hori: Fermin Etxegoienek gidatu duen saioa egunaren bukaerako momentuekin lotuko dut, gaurkoa ere bota duzula, hurrengo egunean pentsatzen hasteko erabiltzen duzun denborarekin. Iragarrita zegoena gaur beteko da: kontratu “mugagabe ez-finkoa” zeukan kazetari oñatiarrak. EITB katetik kaleratzen ari diren beste hainbat profesionalei bezala, berari ere txanda iritsi zaio. Eta hitz egin da langile horien eskubideez, baita kontratazio-irizpideez eta bestelako gai potoloez ere. Niri mikro-eskalatik hitz egitea ateratzen zait: zaratatik isolatzen zaituen auto barruko espazioaz, zartaginean frijitzen ari den janariaren zaparta entzun eta sukaldean barreiatzen den usainaz; eta horri guztiari lagundu dion hautaketa musikalaz.

Etxegoienek nirekin behintzat lortu izan du kartoia baino zapore gutxiago zuten egunetan ere zerbait ematea. Gutxienez entzun behar zenukeen talde berri bat. Sikiera behar bezala baloratu ez zenuen diskoren bat berrikusteko bultzada. Ildo editorial propioa. Ugaritasunean zorroztasuna. Ez dakit zer eskainiko duen Euskadi Irratiak hurrengo denboraldian tarte horretan. Zaila iruditzen zait "Musikatea" saioaren mailako programa musikal bat lortzea. Eta pentsatzen dut, horrek ere sartu behar lukeela kalkuluren batean, nor bai eta nor ez erabakitzeko erabiltzen den Excel taulan kabitzen ez den arren.

http://www.argia.eus/eitb

No hay comentarios:

Publicar un comentario