miércoles, 22 de julio de 2015

SALDA BADAGO (EUSKAL ROCK HASTAPENAK)


SALDA BADAGO (2001)
Euskal rockaren hastapenei buruzko dokumental itzela da "Salda badago". Zuzendaria, Eriz Zapirain jauna izan zen, Orio Produkzioak enpresakoa. 1970eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran, nahasmendu politikoarekin batera, sekulako punk rock eztanda gertatu zen euskal musikagintzan. Hego Euskal Herriko hiriburu eta beste zenbait herri handitan, rock taldeak azaleratzen hasi ziren Ingalaterratik nahiz AEBetatik zetorren musikaren eraginpean. Jarraipena exigitzen duen lan bikaina da honakoa, 90. hamarkadako euskal musikaren buruzko beste kapitulo bat eginez edo. Geroago, 10 urte barru, gaur egungoa  landuko duena 2000. aurrera sorturiko euskal diskoak... Nor daki? Zergatik ez amestu?


Euskal rocka ipar Euskal Herrian sortu baldin bada ere, bereziki hego Euskal Herrian garatu da. Garai hartan, giro sozial eta politikoa oraino nahasia da. Francoren hiltzean lorturiko autonomiak ez ditu independentisten gogoak asetzen. Bestalde, 1980 hamarkadaren hasieran, hego Euskal Herriak gaitzeko krisia ekonomikoa jasaiten du. Hori guzia dela eta, Euskal Herriko hiri anitzetan, gazteek beren haserrea 70. hamarkadako punk ingelesaren eragina daukan rock baten bitartez adierazten dute : "Euskal Rock Erradikala" sortzen da. Hiritartasuna eta oldartze politikoa isladatzen duen rocka. Garaiko kazetari, ekoizle eta talde nagusiekin (Hertzainak, Kortatu, Itoiz, Barricada, Rip, Potato, Fiebre, Manolo Gil, Delirium Tremens, Kaki Arkazaro, Zarama, Errobi, M-ak, Xabier Montoia...) elkarrizketek eta artxiboko irudi frangok lagundurik, Eriz Zapirain filma egileak Euskal Herriko istoriaren parte zoragarri horren ulertzeko gako zonbaitzuk eskaintzen dizkigu "Salda badago" dokumentalan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario