viernes, 13 de octubre de 2023

TALKING HEADS, STOP MAKING SENSE (1984)



1984. urtean, Jonathan Demme zinemagileak "Stop Making Sense" filmea burutu zuen. Bertan, Talking Heads musika taldearen hiru show oso berezi harrapatu zuen bere zazpi kamerekin eta, geroago, edizio montaia eder batekin zinemetan aurkeztu zuen. Hollywood aldeko Pantages izeneko antzokian gertatu zen magia guztia, izan ere, historiako musika filmen artean onenen artekoa kokatua dago. 40 urte beranduago, 2023.urtean, filme hura berriztatu egin dute eta, BSO vinilo batean, 28 orrietan, hainbat argazki eta oroimen bildu dituzte.

Talking Heads taldea new wave edota post punk banda famatu bat izan zen, David Byrne jaunak22 urterekin sortua, 1974.urtean, Chris Frantz eta Tina Weymouth kideekin batera. Bi urte geroago, Jerry Harrison kitarrista eta tekladista sartu zen taldean. Eta, denak batera, 8 diskolan, hainbat zuzeneko bira eta bideo musikal eskeini ziguten. 1991. urtean, amerikar taldeak ofizialki iragarri zuen betiko banantzen zirela.

STOP MAKING SENSE (1984)

1. "Psycho Killer" 2. "Heaven" 3. "Thank You for Sending Me an Angel" 4. "Found a Job" 5. "Slippery People" 6. "Cities" 7. "Burning Down the House" 8. "Life During Wartime" 9. "Making Flippy Floppy" 10. "Swamp" 11. "What a Day That Was" 12. "This Must Be the Place (Naive Melody)" 13. "Once in a Lifetime" 14. "Big Business" 15. "I Zimbra" 16. "Genius of Love" 17. "Girlfriend Is Better" 18. "Take Me to the River" 19. "Crosseyed and Painless"

No hay comentarios:

Publicar un comentario