miércoles, 9 de diciembre de 2015

EL SOTANO (RADIO 3)


Gaur egun irrati saio onak badaude, kaxkarrak eta, baita, benetan behar beharrezkoak direnak. Azken hauetako bat da "El Sótano" saio zoragarria. Diego R.J. jaunak aurkezten du arratsaldero, astelehenetik ostiralera (19.00-20.00), RADIO3 espainiar emisora publikoan. Pop musika tartetxo paregabe bat da, bereziki, 60`s eta 70´s garaiko rock garage eta psikodelia lantzen dituena. Nahiz eta oso musika zaletu edo aditua haundia ez izan, irrati saio honek badu edonor erakartzeko gaitasun aparta, ez bait da beste estilo underground edo bitxietara ixten, adibidez, surf, punk, mod, power pop... Irrati publiko bati izen ona ematen dioten saioa dugu "El Sotano", musikazaleon plazerra berpizten duena, harribitxi ezezagunak eskeiniz egunero. 


Hemen, Euskal Irratia emisorako entzuleek bagenuen halako musika saio paregabe bat, "Musikatea". Fermin Etxegoien jaunak gidatzen zuen, egunero, kanporatu egin zuten arte. "Musikatea" galdu genuen betiko (edo lapurtu ziguten) eta, tristeena, EITB arduradunek ez dute inoiz beteko sortutako hutsunea galanta... Halere, siempre nos quedara Radio3!

No hay comentarios:

Publicar un comentario