lunes, 2 de mayo de 2016
UNDERTAKER (LUR EMAILEA)
Atzo irakurri nuen, eta "Blueberry" bezalako western komiki zaleentzat ezinbesteko lan bat da. Harribitxi ederra, benetan. Pertsonaia nagusia Jonas Crow izeneko tipo misteriotsu bat da (Mike Blueberry ilun eta zitalago bat). Jonas bi zaldi beltz eta gurdi ilun batekin ibiltzen da, herriz herri, hilkutxak saltzen eta hildakoak hilobiratzen dolar batzuen truke. Bere amets haundiena diru apur bat biltzea eta sortu berri diren hiletxe moderno bat irekitzea da Amerikako edozein hiritan. Zoritxarrez, urre meategi haundi baten jabearekin negozioetan hasten denean, Jonas jaunari gauza guztiak goitik behera nahastuko zaizkio. Izan ere, jabearen testamentuaren arau bitxiak jarraitzea, bere lurremaile papera muturreraino eramango, indarrez, iraganeko pasarteak azaleratuz.
Xabier Davison jaunak "Long John Silver" pirataren komikietan mundu propio bat lortu bazuen, oraingo honetan, far west eremu mitikoraino garamatza. Betiko esteriotipoak hartu ditu, hamaika filmeetan ikusitako gertaerak berrikusi, baina, beti ere oso modu dotore eta finean. Pertsonaien elkarrizketak oso umore beltzaz josiaz daude eta ez dira faltan colt tiroketa biziak, saloon barneko borrokak, sekretu gordinak edota aintzitako gezurrak. Ralph Meyer jaunaren marrazkiak xehetasun ugari ezkutatzen dituzte, Jean Giraud maisua berak ere nahiko harro egongo zen "Undertaker" lehen ale hau irakurrita... Oso gomendagarria!!
http://www.normaeditorial.com/autor/143/1/dorison_xavier/
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario