viernes, 13 de mayo de 2016

OPATOV, BACÁN (2015)


Cerdanyola del Vallès herriko gazte musikari batzuk osatzen dute OPATOV rock taldea, Josep Peris, Dani Alvarez, Carlos Cruz eta Juan Sensio jauna dira, hain zuzen ere. Pop sikodelikoa, rock garage kosmiko bat lantzen dute, ingeles edota gazteleraz. Agian, ez dute ezer berririk asmatu, agian, oraindik, ez dituzte jarraitzaile ugari, baina, zuzenean jotzen ikusten dituzunean, maitemindu egiten zara beraien kantu eta xarmaz. Trompeta eta guzti daramatzate... Maketa bat, Ep bat ("Cuático"), disko dotore bat ("Bacán")  eta zuzeneko diskotxo bat kaleratu dituzte ("Bacán - Live '15 ") jada. Animatu ezagutzera!!


DISKOGRAFIA

2015. "Bacán - Live '15 "
2015.  "Bacán"
2014. "Cuático"
2010. "Opatov" (maketa)

No hay comentarios:

Publicar un comentario