Desde la gestión inicial del viejo gaztetxe de Saindua, hasta Psilocybenea, un respetado centro de creación artística, que cuenta con varias salas de ensayo decentes, una pequeña emisora de radio, un sello discográfico, un estudio de grabación y una digna sala de conciertos. Una pequeña gran historia que ha dado frutos, con espacio para decenas de nuevos grupos, como The Culiflowers, Hazi Beltza, Miss Dinamarka, Psikomurristuak, Imago 4, Orbital Eyes, Lif, The Ajos, Retrovisor, DJ Mau, OTC, Kalite, Guetto Sesamo, Marginalia, Elements, Neuma 00", The Killing Moon, Kabul, Blood Seekers, Delhi Considera, Plof en Off, Krokas Band, Pickled Onions, Zura, Luz de Putas, Naica, Mushroom Caffeine, Lines... Las semillas de Psilocybe viven y resisten 20 años después.
"Psilocybe.
Onddoaren mizelioak herritik mundura hedatzen direnean"
(Egoitz Alcaraz Franganilo jaunaren tesitik moldatua)
90. hamarkadan zenbait rock talde mihiztadura azaltzen hasiko dira Hondarribian. Hauek identifikatzea erreza zen, ohikoa baitzen, beraien instrumentuekin, beraien lokaletan ikustea. Baina are errazagoa zen Saindua gaztetxe barruan topatzea, bertan ezarri baitzuten beraien egoitza herriko zenbait taldeek. Saindua gaztetxean aurkitu zitezkeen antzerki taldeak, alderdi politikoen gaztediak... Edozein aktibitate politiko eta kulturala zuten taldeen zentroa zen, eta era berean kontzertu aretoaren, argazki laborategiaren edo zinemaren funtzioa bete zezakeen. Nahiz eta jabetza udalarena izan, gaztetxearen kudeaketa hainbat talderen artean konpartitzen zen (udalaren oniritziarekin kontatu ez arren beti). Zenbait urte ta gero, azkenean, Hondarribiako udalak Saindua gaztetxean lan egiten zuten talde guztiak kanporatzeko aitzaki bikainak topatu zituen, drogen presentzia eta etxeak zenbait konponketa behar zituenarenak.
Zorionez, gaztetxean hasi zen eratzen Psilocybe elkartearen haziak, bertan biltzen baitziren herriko talde mihiztadura guztiak. Talde guztiak arazo berdinari aurre egin behar zieten, entsegurako espazio baten gabezia. Hortaz, Hondarribiako dalari entsegurako lokalak eskatzea erabaki zuten, 1993. urtean. Ordurako herriak ospeko zenbait musika talderekin kontatzen zuen. Talde horiek "Hondarribiko Rock taldeen elkartea" izena hartu zuten, beranduago, "Psilocybe7" izenaren ordez aldatu zuten (beraiek argitaratutako fanzine batetik hartuta). Rock taldeen eskaera etengabeek udalaren jarrera aldatzea lortu zuten, baina baldintza batzuk ezarriz, udalari zerbait eskatu nahi bazioten elkarte gisa eratu beharko ziren. Baldintza zorrotz hau bete ondoren, eskola zahar baten zati bat lortu zuten entsaiu lokal gisa. Eraikina taldeen beharrak betetzen zituen, nahiz eta zentrutik urrun egon. Punk rock iraultzak bere aztarna utzi zuen Euskal Herrian, nahiz eta Hondarribiko rock eszenak beranduago egin eztanda.

"Do it yourself" filosofiaren
kultura oso presente zegoen Psilocybe elkartea sortu zutenen artean, baliabide
urriekin musika egiten saiatzea, ez baitzuten instrumentu egokiak erosteko
aukerarik. Ikasteko modu autodidaktan, norberak bere instrumentua eraikitzea
suposatzen zuen, erosteko aukerarik ez baitzegoen. Psilocybe elkarteko talde
gehienak beste taldeen bertsioak egiten hasi ziren. Helburua ez da imitatu nahi
izatea, baizik eta ikasteko modu bat delako eta norberak sortu nahi duen musika
garatzeko. Elkarteko
zenbait taldeek (Beti Mugan, Dut,Orgasmic Toothpics eta The Ilussions), beraien
lehen diskoa sortu zuten, "Underribi". Hau izan daiteke Psilocybe elkartearen
sortze mitoa, alde batetik, gazteek egindako lana udalari aurkezteko balio izan
zuelako eta, bestalde, beste taldeen sorkuntza grabatzeko gogoa suspertu
zuelako.
Nahiz eta Psilocybe elkarteko talde guztiek estudio batean grabatzeko aukerarik ez izan, talde gehienak saiatu ziren kalitatezko grabazio bat lortzen. Alde batetik, hau baitzen nolabait iraunkortasun bat izateko aukera, hala nola, beraien musika ezagutarazteko aukera ezin hobea. Grabazio hauek beraien kontzertuetan saltzen ziren, zale gehiago elkartzea suposatuz. Taldeen grabatzeko gogo horrek sortarazi zuen Psilocybe elkarteak berak grabatzeko teknologia erostea. Teknologia honekin ez zuen inork grabatu, baina beranduago soinu teknikariak bihurtu ziren elkarteko kide askok teknologia horrekin esperimentatu zuten. Hasierako helburua lokalak lortzea bazen, bigarren helburua beraien aktibitatearen hondakin bat uztea izan zen. Psilocybe elkarteko taldeen luzaroan iraun nahia kaxabeltzak eraikitzera eraman zien, baina horiek eraiki ahal izateko elkartetik kanpokoak ziren beste eragileekin elkartzea suposatzen zuen, soinu teknikariekin, diskoetxeekin, diseinatzaile grafikoekin, argazkilariekin...

Elkarteko zenbait taldek Euskal Herriko diskoetxe famatuekin diskoak grabatu zituzten. Honek eragin zuzena izan zuen Psilocybe elkartearen zabalkundean. Jadanik ez zen Hondarribira mugatzen, baizik eta elkartean egindako musika Euskal Herrira zabaldu zen eta taldeei egindako elkarrizketa guztietan elkartearen izena entzuten zen. Horrek elkarteko kideen artean nolabaiteko identitate bat eratzea ahalbidetu zuen. Beranduago, zenbait urte eta gero, musikaren praktikaren eta gustuaren inguruan, Hondarribian sortutako komunitate hori une ahul batean aurkitu zen. Psilocybe elkartea sortu zuten talde askok eta kide askok elkartea utzi zuten, eta sartu berri ziren kide eta talde gehienek ez zuten hasierako identitatea eta komunitate ideia barneratu. Hori dela ta, elkarteko kide zaharrenek elkarteko taldeen artean grabatutako disko bat kaleratzea pentsatu zuten, baina ez beste diskoetxe batekin, baizik eta beraien Psilocybe diskoetxe propioarekin. Diskoetxeak elkartearen zabalkuntzan eragin handia izan zuen.
Herriko eragile askok hartu du parte Psilocybe elkartearen eraikuntzan, eta honen inguruan sortutako sarean. Etengabeko ekintzek nolabait harreman sarean egonkortasuna egotea lortu dute. Batez ere erakunde publikoekin, hauek baitzuten elkartea deuseztatzeko edo bultzatzeko boterea. Nahiz eta elkartearen eta Hondarribiako udalaren artean harremanak onak ez izan lehen 10 urteetan, denboraren poderioz, hobetuz joan dira. Elkartea ez da dagoeneko musika egiteko leku bat behar duten nerabe rockero batzuen elkartea, baizik eta, 25 edo 30 urtetik gorako musikarien eta musikazaleen elkartea. Kideen lehentasunak aldatu dira eta behar berriak sortu. Psilocybe elkarteko zenbait kidek bere zaletasunaz ofizioa egin dute, elkarteko lokalak, beraien laborategia bihurtuz. Profesionaltasunerako bidean elkarteko zenbait kideri bururatu zitzaien eskola zaharraren eraikinaren beste erdia ere erabili zitekeela elkartearen proiektu berrietako, kontzertu areto bat, grabazio estudio bat edota irrati bat.
Horrekin batera taberna txiki bat sartzen zen, kontzertuetan dirua lortzeko asmoarekin, baina helburu hori betetzeko dirua behar zen. Diru pila hori bakarrik erakunde publikoek eskaini zezaketen eta horretarako proiektu bat aurkeztu behar zitzaien. Psilocybe elkarteko kide askok ofizio ezberdinetan jarduten zuten, arkitektoak, igeltseroak, argiketariak, iturginak, tabernariak, soinu teknikariak, estudio teknikariak, diseinatzaile grafikoak... Denen artean sortu zuten proiektu berri eta erakargarri bat. 2006an hasi ziren obrak eta 2008aren urriaren 4 egunean ireki zituen ateak "Psilocybenea" eraikin berriak (udalak 620.000 euroko laguntza eskeini zuen rock musikaren zabalkuntzarako). Helburu berria espazioari bizia ematen hastea zen, hilero kontzertuak programatuz. Horrela, ia 15 urte ta gero, Hondarribiko gazte batzuen asmo tinkoari esker, gaur egun, Gipuzkoa eta Euskal Herria osora zabaltzen den proiektu kolektibo bat badago.
20 talde inguruk entseatzen omen du elkarteko entsegu lokaletan eta, urtero, talde berri bat sortzen da herrian. Elkarteak web orri bat du eta, bertan, elkartearen irratiko programak entzun daitezke. Psilocybe elkartearen etorkizuna oparoa da, inork ez du dirua irabazten elkartearentzako egiten duen lanagatik, baina etekin handiak lortzen ditu herriarentzako. Orain, musika sorkuntzarako zentru dotore bat bilakatu da Saindua gaztetxean sortutako ametsa zaharra. Psilocybe elkartea zabala da eta mundura zabaldu da, antolakuntza era ezberdinak egituratuz, harreman berriak egituratuz, herriko mugak gaindituz. Psilocybeneako kontzertu aretoaren izena munduko zenbait talderen biretan agertzen da eta irratiko kantuak, internet bitartez, mundu osora heltzen dira!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario