80. hamarkadan, John Hughes zine zuzendaria oso ezaguna egin zen. Zazpi urtetan, zortzi film bakarrik zuzendu arren, omenezko Oscar sari bat jaso zuen hil ta gero, 2010an. Gaur egungo amerikar zuzendari askoren lanetan topa daiteke bere arrastoa, adibidez, Ben Stiller, Judd Apatow, Wes Anderson edota Kevin Smith zuzendarien komedietan. "John Hughes gure garaiko J.D. Salinger da. Belaunaldi oso bat unkitu ta gero, desagertu egin zen. Berarengatik izango ez balitz nik ez nuke zinea egingo. Oinarrian, nire filmak, "fuck" hitzez beteriko Hughesen filmak dira." (Kevin Smith).
13 urte zituenean, John Hughesen familia Chicago hiriko iparraldera mugitu zen. Bertan, bere bizitzan hainbesteko garrantzia izango zuen ikastetxe urteak igaro zituen. 20 urterekin, Hughes ezkondu egin zen, unibertsitatea utzi eta lanbide ezberdinetan hasi. Stand-up comedy edo bakarrizketarako gidoiak idazten hasi zenean, arrakasta itzela lortu omen zuen. Zinerako gidoi dibertigarriak idazten hasi zen segituan, adibidez, "National Lampoon's Class Reunion" (1982). Baina bere istorioen moldaketekin ez zen gustura geratzen, horregatik, John Hughesek bere gidoiak zuzentzeko ere erabaki zuen, Nancy, bere emaztearen laguntzarekin. "Dieciséis velas" (1984), "El club de los cinco" (1985), "Todo en un día" (1986), "La mujer explosiva" (1986), "Mejor solo que mal acompañado" (1987), "La loca aventura del matrimonio" (1988), "Solos con nuestro tío" (1989) eta "La pequeña pícara" (1991) filmeak sortu zituen. Baita, "La chica de rosa" (1986) filme ederraren gidoia ekoiztu.
John Hughesek beti ukatu zuen bere ikastetxe urteak oso traumatikoak izan zirenik, baina, bada zeozer berezia bere istorioetan. Ordurarte, beti bigarren mailan gelditzen ziren pertsonai xelebreak protagonista nagusitzat hartu zituen. Zinemako "outsider" kontzeptu klasikoa eraberritu zuen, inork erreparatzen ez dituen gazte itsusi, alboratu edota arraroak besarkatuz, lotsarik gabe. Bere lehen filmetan, bereziki, 80ko hamarkadako gazteria inork ez bezala islatu zuen, bere arropa, estetika, musika, gogoak, ametsak, modak... Gaztetxoen komediaren genero eroari bide berri bat ireki zion, komedia klasikoa nerabeen dramekin nahastuz. Honen adibidea "El club de los cinco" (The breakfast club) filmea da, agian, bere lanik onena. Simple Minds taldearen "Don´t you forget about me" kantua betirako pop ikono bilakatu egin zuen pelikula dotorea. Filmeko bostkote osatzen zuten Anthony Michael Hall, Amy Adams, Emilio Estevez, Molly Ringwald eta Judd Nelson momentu hartako gazte askoren idoloak bilakatu ziren.
John Hughes jaunak zinea oso modu globalean ulertzen zuen, gidoilari, ekoizle eta zine zuzendari gisa aritu bait zen. Bere filmeak Shermer izeneko fikziozko herri batean kokatzen omen zituen, bere gaztaroko Skokie, Winnetka edota Glencoe herrien ezaugarriak biltzen zituen leku batean. Bere filmetan amerikar aktore belaunaldi ezezagun bat azaldu zen, adibidez, Molly Ringwald aktoresa ilegorria, Emilio Estevez edo Matthew Broderick gaztetxoak, Brad Packer, Anthony Michael Hall ilehoria, John Capelos, Andrew McCarthy, James Spader, Jon Cryer... Gaur egun sinestezina suertatzen bada ere, 80. hamarkadan gaztetxo hauek lortutako fama eta arrakasta popularra itzela izan zen. Geroago, James Spader gaztea "Sexo, mentiras y cintas de video", "Stargate" edo "Crash" filmetan agertuko zen, eta Andrew McCarthy, berriz, John Frankenheimer haundiaren "El año de las armas" lanean.
ADI, MAISU LANA!!!
TRAILER... https://www.youtube.com/watch?v=I4A9RitetOk
90. hamarkadatik aurrera, John Hughes jaunaren ibilbide artistikoa okerrera jo zuen nabarmenki. Bere azken filmen kritika txarrengatik agian, zuzendaritza utzi eta erretiroa hartzea erabaki zuen. Bere familiarekin Chicago iparraldera itzuli zen, mendi arteko errantxo batean eskian eta arrantzan aritzeko lasai. Halere, John Hughesek zenbait gidoi kaxkar, baina, oso arrakastasuak burutu zituen. Adibidez, Macaulay Culkin haurtxoa munduko zine izarrarik ezagunena bilakatu zuen "Solo en casa" trilogia berea da. Lehen zatiarekin bakarrik, 500 miloi dolar baino gehiago bildu zituen John Hughesen gidoi txoroak. Sekulako dirutza. Agian merezigabekoa, baina Hollywood faktoriako izar txikia izendatuko zuena. Gure mundua honelakoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario