martes, 17 de noviembre de 2015

GAZTEAK ( THE YOUNG ONES) 30. URTEURRENA


Jada, 30 urte pasa dira Euskal Telebistak, lehen aldiz, “Gazteak” (ingelesez, The young ones) britainiar telesail bikaina eskeini zuenetik. Dudarik gabe, bere garaiko maisulan barregarria. London aldeko etxe batean bizi diren lau gazte unibertsitarioen historia azaltzen du. Scummbag College eskolako ("Kakapiloa Unibertsitatea") ikasleak denak, jajaja... Britainia Handian 1982 eta 1984 urte bitartean bota zuten, BBC telebista kateak. Euskal Herrian ETB1 katean, 1985 eta1986 urte bitartean. 1995 eta1996. urte bitartean, bigarrengo aldiz, baina bakarrik erderaz, ETB2 katean. Bietan, betirako euskal jarraitzaile sutsuak lortu zituen, errepikaezina bait da!!



"Gazteak" pertsonai xelebreenak...

Neil (Nigel Planer aktoreak antzeztua) Scumbag College unibertsitateko bakearen aldeko ikasketen ikaslea. Itxura eta estetika hippy du, Neil klinikoki deprimitu eta lur jota dagoen bakezalea da, gainera, landarezalea da eta logabezia jasaten du. Rick (Rik Mayall aktoreak antzeztua) soziologia eta etxe zientzietako ikaslea da. Anarkista, feminista, erreakzionario eta herriaren olerkaria da (azken hau berak dioena da). Rick zeharo hipokrita da, berekoia, egozentrikoa eta Cliff Richard zalea. Etengabe bere etxebizitzako adiskideen arreta lortzen saiatuko da, bere ohiko adimen gabeziarekin. Neskekin erlazioak izateko arazo handiak erakusten ditu. Haserretu eta eztabaida batean erantzunik gabe gelditzen denean, bere oihu ohiko eta gustokoena "Faxistaaa!!!" izaten da.

Vyvyan (Adrian Edmondson aktoreak antzeztua) medikuntza ikaslea da.  Aita ezezagunekoa, bere izen osoa Vyvyan "Sasikume" (edo Vyvyan "Basterd") da, oldarkeri eta basakeriarekin obsesionatua dagoen punk bat da, betiere inguratzen duen edozer gauza apurtzeko prest, bereziki Rick edo Neil jabetzak. Beti "Very metal" lelodun larruzko-jaka bat darama, nahiz eta itxura basatia eduki oso pertsonai gizartekoi eta sortzailea da. Mike "Ezinhobea" (Christopher Ryan aktoreak antzeztua) zuzenbide ikaslea. Mike taldeko buru edo liderretzat har daiteke. Buruharro xamarra da eta beti neskekin duen (benetan ez duen) arrakastaz harropuzkerietan ibili ohi da. Plastikosko neska erotikoekin lo egin ohi du eta beti behar den edonor erosteko joera du, bereziki gainditu beharreko ikasgai eta maisuak.

 "Paregabeko parea" (Bottom)

Geroago, Rik Mayall eta Adrian Edmondson aktoreek “Bottom” (Paregabeko parea) telesaila ekoiztu zuten, 90eko hamarkadan. BBC2 katean. Londresko Hammersmith auzoko etxebizitza batean bizi diren bi gizonezkoen eguneroko bizipen eta xelebrekeriak azaltzen ziren. Ipar Euskal Herrian, Jimmy telebista katean emititu zuten eta Hego Euskal Herrian, berriz, ETB1 kateak euskeraz eta Canal+ kateak, "La pareja basura" izenburuaz, gaztelerazko bertsioa. Bi protagonistak Richard Richard Richie (Adrian Edmondson) eta Edward Elizabeth Hitler Eddie (Rik Mayall) dira, batera bizi diren bi tipo. Biak langabezian daude, baina beti egoera xelebreetan sarturik. Sexuarekin obesionatuak, beti neskaren batekin larrua nola jo pentsatzen dabiltza, nahiz eta euren azken helburu hau inoiz lortu... Guk denok bezala!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario