sábado, 29 de junio de 2013

SS-77, ARRASATE ROCK


SS-77 fue un cuco grupo de rock de Arrasate/Mondragón (Gipuzkoa, Europa), formado a finales de los ochenta. El nombre del grupo revelaba la distancia entre Arrasate y la ciudad de San Sebastian, "SS", o sea, 77 kilometros. Tenían un directo muy bueno y dieron bastantes conciertos por la zona de Euskadi. En Julio de 1989, grabaron una maqueta. Uno de sus temas era una version del "Nobody´s hero" de Stiff Little Fingers, cantada en euskera. En 1990, SS-77 aparecieron de nuevo dentro un disco Lp compartido del sello vasco Oihuka, junto a otras bandas vascas como Julio Kageta, Kiowak y Pottoka. Los miembros de SS 77 Incluyeron los temas 'Jo ezak berriro', 'Laster arte, laguna' y 'Egia bat esateagatik', basado en un poema de Gabriel Aristi, con ayuda de Fran iturbe a la guitarra acustica. 


SS -77 taldea Arrasate herriko punk rock talde bat izan zen. 1990. urtean, Julio Kageta, Kiowak eta Pottoka taldeekin elkarbanatutako LP diska bat kaleratu zuten.

Andoni (kitarra)
Patxi (kitarra eta ahotsa)
Piraña (baxua)
Iñigo (bateria)
Jhose (ahotsa)


ELKARRIZKETA (Argia aldizkaria.1989)


"SS- 77 taldea hasi berria bada ere, ez dirudi arazo gehiegi dutenik kontzertuak lortzeko. Hertzainak-en tankerako musika egiten dute, kantak asko landuz eta euskara ezin txukunagoan. Tablak hartzeko gogo bizia erakusten du arrasatear boskote honek. Kontzertu batetik besterako bidean tartetxoa egin digu Andonik, taldeko kitarrajole eta koroak egiten dituenak; SS-77 Patxi (kitarra eta ahotsa), Piraña (baxua), Iñigo (bateria) eta Jhosek (ahotsa) osatzen dute."

Letrak eta kanta gehienak Patxik egiten ditu, "eta oso kolgatuta dago Hertzainak-ekin; geure kantetan nahiko nabarmena da hauen eragina, eta kantatzeko moduan ere Gariren antza haundia du". Bestalde, hiru bertsio ere egin dituzte, bi "Steff little fingers"enak eta bestea "Status Quo"rena,"mutur batetik besteraino. Gainera, Piraña skin-a da, Patxi rock & rolleroagoa, finagoa, eta Jhose punkya; guztia pote batetan sartu eta ateratzen den koktela...". Hala ere arrasatear hauen maketa entzutean musikak lerro finkoari jarraitzen diola ikusten da eta urtebete baino ez daramaten arren, kalitate dexentea erakusten dute interpretazioan.

Maketa uztailaren amaieran grabatu zuten Musikarte estudioetan, inolako prestakuntza berezirik gabe. "Maketaren ideia ez zen saltzea edo tabernatan zabaltzea; Jhosek ezin zuen entsaiotara etorri eta beretzat grabatu genuen, kantak ezagut zitzan. Baina oso ondo irten zen, orain arte hoberen jo dugun saioa grabaziokoa izango zen; Oskar teknikoa ere oso ondo enroilatu zen, sonido mailan maketazoa atera da, eta horregaitik zabaldu dugu irratietan eta Gipuzkoako tabernatan". Zortzi kanta sartu dituzte sei ordutan grabatutako maketan, eta Andonik egiten digu bakoitzaren aurkezpena, 'Laster arte, laguna': 'zipaioen aurkako kanta laguna': zipaioen aurkako kanta da, baina ez 'Zipaio hijoputa eta abar', letra gehiago lantzea gustatzen zaigu. 'Inoiz ez nazan ahaztu': desamodioa nagusi da kanta honetan.

Kanta luze eta landuak. Ordubete pasatxoko errepertorioa dute, hamabi kanta guztira, eta maketakoez gain Kortatu-ren 'Hay algo aqui que va mal' ezagunaren bertsioa nabarmentzen da, "euskaraz eta hobeagoa, 'Hemen zerbait ez dabil ongi'. Atzo geure kontzertura etorri zen Fermin eta flipatuta gelditu zen". Aipagarria da kanta guztiek duten luzera, lau minututik gorakoa; "Patxi artista da eta kantak oso lantzen ditu, estribiloa amaitu eta desbario instrumentala, buelta berriz, amaiera asko kurratua". Oraingoz hiru kontzertu soilik jo dituzte, baina beste laupabost lotuta dituzte datozen astetarako. Zuzenean jotzea dute helburu, tablak hartuz joateko, eta saioko milako batzu eta ataria besterik ez dute eskatzen, ze "jende gutxi erakartzen dugu oraindik, baina bronka totala izaten da".


http://www.argia.eus/argia-astekaria/1264/ss-77-jende-gutxi-erakartzen-dugu-oraindik-baina-bronka-tolala-izaten-da


No hay comentarios:

Publicar un comentario