sábado, 29 de junio de 2013

KASHBAD, MAKETA (1994)


Kashbad taldearen maketa zaharra. 1994-95 urteetan ekoiztutakoa, orduko soinu kassete zikin, eder eta errepikaezin horrekin. Gazteak ginen... eta zer?

MAKETA (1994)

1. Hik zer nahi dek
2. EzTB
3. Txo
4. Injustizia
5. Zure zain
6. Hegaz
7. Nazkauta
8. Agresiones... mamon!!

Kashbad, kutsu arabiarreko izena duen euskal talde hau 1991n sortu zuten, Errenterian (Gipuzkoa). Hardcoretik abiatuta, intentsitate eta melodia handiko kantuak idatzi zituzten, baina, horrez gain, abeslari Sorkun Rubio izateak asko lagundu zien. Zer esanik ez, Euskal Herriko rockean sexuen arteko berdintasunaren aldeko bidea zabaldu zuten, askorentzat eredu bihurtuz. Taldeak hiru disko grabatu zituen eta 2001. urtean desegin zen, baina 2007an berriz elkartu zen hiru kontzertu emateko.

1991n hasi ziren Gorka Sesma (gitarra), Igor Elizondo Txus (baxua), Haritz Beristain Txiki (bateria) eta Iban Jimenez (gitarra) Errenteriako lokal batean instrumentuak jotzen ikasten. Abeslari batzuk probatu zituzten, baina ez zuten benetan aurrera egin bi urteren ostean Sorkun Rubio taldera batu arte. Hardcorea egiten zuten, azkarra, eta abeslariaren ahots tinbreak leundu eta goxotu egin zuen emaitza. 1995ean EMTEk (Errenteriako Musika Taldeen Elkartea) kaleratutako bilduman kantu bat sartu zuten; eta handik hilabete gutxira maketa grabatu zuten. Radio Terror taldean aritutako Mikel Gonzalez eta Jon Miner arduratu ziren soinua hartzeaz Errenteriako Soinu Tailerrean. Kasetean zortzi kantu propio batu zituzten, eta salgai jarri. Zabaldutako 600 aleak berehala saldu ziren, eta oso harrera ona izan zen.

Euskal Herrian Jingo de Lunch, Bad Brains eta halako taldeak hain ezagunak ez baziren ere, doinu gogorrei neska ahotsa gehitzeak erraztu egin zuen onespen zabala jasotzea. Nonahi jotzen hasi ziren, eta Esan Ozenki diskoetxea haiekin harremanetan jarri zen. Horren ondorioz, Negu Gorriak, Banda Bassotti, Radio Bemba eta beste talde batzuekin egin zituzten emanaldiak. Are gehiago: Egin Txotx lehiaketako finalera heldu ziren 1996an.






A finales de los 90, cuatro jóvenes de Rentería, Luba, Txiki, Gorka Sesma y Gorka Lazkano deciden montar un grupo de punk. Poco tiempo después de comenzar a tocar, deciden introducir a una cantante femenina, realizan algunas pruebas hasta que llega Sorkun Rubio. La banda queda fascinada por su particular timbre de voz y es admitida de inmediato. Graban una maqueta con Sorkun como vocalista. Fermin Muguruza escucha su maqueta y, prendado de la voz de Sorkun, contacta con ella para grabar voces en el tema de Negu Gorriak "Nire Baitan Daude Biak", que aparece en Ideia Zabaldu (Esan Ozenki, 1995). Después, convence al grupo para tocar en el Festival "Hitz Egin" y grabar en su discográfica Esan Ozenki.

"Kashbad" (Esan Ozenki, 1996) es su primer disco. Producido por Kaki Arkarazo, se mueve dentro del punk, el hardcore y el reggae. Lo graban en los estudios Katarain de Azkarate (Navarra). En 1997 repiten técnico y estudios para grabar "Distantzia" (Esan Ozenki), su segundo álbum. Luba abandona la formación y se quedan como cuarteto. La admiración que algunos miembros de la banda tienen por grupos como Fugazi, Pearl Jam o Morphine, les lleva a dar un giro más melódico en su tercer disco. Eligen a José Lastra como técnico y graban en los estudios Tío Pete en Urduliz (Vizcaya). Colabora con ellos Karlos Osinaga grabando algunas líneas de bajo y termina por entrar a formar parte de la banda hasta su disolución. A pesar de "Hesiak" (Esan Ozenki, 1999) es el disco del que más orgullosa se siente la banda, el cambio no agrada mucho a sus seguidores. Después de siete años, tres discos y varias giras por el País Vasco, Cataluña y Galicia, Kashbad decide parar para emprender nuevos caminos.

El 17 de octubre de 2007 la banda anunció que darían tres conciertos los días 25, 26 y 27 del mismo mes, uno en Bilbao, otro en Gasteiz, y un último en Orereta, a pesar de aclarar que «no volvemos, no habrá más conciertos». En 2014, la banda vasca regresa con un soberbio nuevo disco bajo el brazo, "Arrakala", y salen de gira por Euskal Herria.



No hay comentarios:

Publicar un comentario