viernes, 21 de abril de 2017

BLACK LAGUN, MONORA BUELTA (2008)

MONORA BUELTA (2008)

1. Pio XIIren experientzia   
2. Banku killer kurba  
3. Hazten asten de ahazten   
4. Jaio naiz guardia civil
5. Seme, pix egin bote honetan
6. Agur, Xabier, agur!

Antes de lanzarse en solitario, el músico navarro Iñigo Cabezafuego "Firehead" se curtió durante casi dos décadas en la escena más underground de la aburrida ciudad de Iruñea/Pamplona (Europa). Iñigo fue el bajista lisérgico de los míticos Mermaid, fue un frontman apocalíptico con el supergrupo Basque Country Pharaons, fue líder del combo Royal Canal y, también, integrante de bandas como Half Foot Outside o los irrepetibles Jugos Lixiviados. Además, Iñigo Cabezafuego fue fundador y agitador de Bizardunak (Los Barbudos) y aprendió euskera para poder cantar con soltura y tocar la guitarra en Black Lagun, un proyecto muy loco en lengua vasca que Iñigo se cascó con la ayuda de su viejo amigo Leroy (Mermaid) y de Bertie (Dead Flowers/Astrovandals). Casi nada interesante parece haber pasado en la escena de la Vieja Iruña sin su rizada presencia. Todos esos hitos musicales parecen haber convergido, finalmente, en CABEZAFUEGO, un nuevo proyecto donde descata ese fraseo tan suyo y característico. Temas estupendos con cucas letras donde el cinismo y el sentido del humor más acido casan para siempre... Gora zu!!


Black Lagun rock taldea Iruñea hirian sortu zen. Beraien bide musikala rock biziz eta letra punk zorrotzekin erein zuten denbora batez. Basque Country Pharaons taldearen euskarazko bertsio bat zela ausartuko nintzateke, izan ere, Iñigo Cabezafuego "Firehead" jauna bertan bait zegoen abeslari gisa ere. Mermaid, Royal Canal ta beste hainbat napar rock talde sortutakoa tipoa bedeinkatua eta jatorra da gure Iñigo. Ez hori bakarrik, honen aspaldiko konplize den Leroy Starlight bateria jotzailea ere badago Black Lagun. "Rock talde berri honekin oihu egiteko gogoa genuen. Asmo gabe sortu genuen Black Lagun, horregatik harrituta gaude izan dugun harrerarekin. Gu ohitura oneko jendea gara eta langabeziari diogu beldurra. Jada ez ditugu kurbak hartzen, musikan zuzen goaz eta geldiune asko eginda".

Black Lagun rock taldekoek umore gazia eta iruindarrei zuzendutako kritika zorrotzak banatzen dituzte "Monora buelta" (2008) diskolan txikian. Euskaraz abesturiko bost kantu dira, 70. hamarkadako rock eta folka, post-hardcorea edota noise soinuak batzen dituztenak. Rock koktelera ero baten moduan, baina oso modu irudimentsu eta pertsonalean. Gainera, euskal sena laburbiltzen duen surf instrumental bat moldatuz bukaeran, "Agur, Xabier, agur" izenburukoa. Izan ere, diskoaren azalean Xabier Arzalluz jeltzale burges jauna agertzen omen da ile afro oso kurioso batekin... Izorrai, txo!!


Black Lagun taldea berehala sortu omen zuten, ia oharkabean, eta hala egin zuten grabazioa eta autoekoizpen guztia. "Mermaid taldea sortu genuenetik denbora luzea pasa da, baina, aspalditik elkar ezagutzen garenez, horrek guztia errazten du. "Iruñea hiritik buelta bat ematea nahikoa da gure kantu ero bat inspiratzeko. Iruñea hilzorian dago, akabatuta. Askotan badirudi iruindarrak guardia zibilen semeak direla, kuartel etxeko sindromea dutela. Belaunaldi galduek nazka ematen digute..." 

Black Lagun taldeko abeslariak, Iñigo Cabezafuego, euskara ikasten zebilen garai hartan. Eta nahiz eta oso motibatuta egon, diskoko hitz denak Xabi jaunak idatzi zituen azkenean. "Giro bereko hamar bat musikarik osatzen ditugu Iruñeko talde underground gehienak. Zer beste gauza egin dezakegu hemen? Zinemara joan?  Gaztetxerik ere ez dago ta... Black Lagun taldearekin oihu egiteko gogoa genuen, burua astintzeko eta elkarrekin rock musika jotzeko".

No hay comentarios:

Publicar un comentario