jueves, 2 de marzo de 2017

EUSKADI GAZTEA, HEROINA KULTURALA?


 
Azken urteotan Euskal Telebista publikoaren gainbehera nabaria izan da. Gaur egun, ETBko lau kateek ezin dute ia %10 ikuslego eskasaren arreta mantendu. Dudarik gabe, epe luzez programazio aspergarri, desorekatu eta ustel baten emaitza tristea da. Halere, EiTB taldekoarduradun bakar bat ez du bere dimisioa aurkeztu, hare gehiago bere postuetan tinko mantentzeko gai direla adierazi dute ozenki, lotsagabeki, soldata ederra jasotzeko asmoz hilabetero, klaro. Bitartean, euskal irrati publikoek ez dute audientzien beherakada itzel hori sentitu. Alderantziz, Gaztea irratia asko igo egin da, adibidez... Baina, zeren truke?

Gaztea (edo Euskadi Gaztea) irratiaren formatua Europa FM edota Los 40 irrati pribatuen kopia nabarmena da duela urte batzuk hona. Adibidez, oraintxe bertan, Top Gaztea zerrendaren barruan, bakarrik 8 dira tartetxo bat lortu duten euskal taldeek lehen 30 postuen artean. Hau da, %27 ilun eta miserable bat gozatzen dute... Beste guztia, %73, kanpoko taldeentzat eskeinia dago lotsagabeki. Gainera, %76 hori oso musika estilo zehatz batera mugatua dago soilik. Europa FM edota Los 40 irratien antzera, ez bilatu Gaztea irratiaren programazioan Ed Sheeran, Rihanna, Brunio Mars, Maroon 5 aparte, zeozer desberdinik... Eta Top Dance zerrendan berdin gertatzen da, 15 postuetatik, 0 euskal musikarientzat bait da. %O puta bat... Kasualitatea?

Pop eta dance estiloko kutreena aukeratzeko lehenak dira Gaztea irratiko arduradunak. Pisagure mikatza da zergak ordaintzen dute herritar zabal horrentzako poltsiko nekatuentzat. Irrati publiko bat izateko tristeegia da irrati "gazte" honen kudeaketa orokorra. Eta irrati publiko euskaldun bat izateko zitalegia... Orain, "Gran Hermano" baten antzera, "Gran Camello" bilakatu egin dute Gaztea bezalako euskal irratia bat, egunero, 24 orduz, inpunitate osoz heroina kulturala zabaltzeko uhinetatik... Jende nerabea pozoia eskatzen badu, emaiozu pozoia, denak ase arte, zainak lehertu arte... Ze axola guri?

TOP GAZTEA... http://www.eitb.eus/eu/gaztea/musika/top-gaztea/

Gaztea irratiko aurpegirik ezagunena Joseina Etxeberria esataria da. 27 urte darama euskal irrati eta telebista publikoan lanetan, Edurne Ormazabal andrearen garai ilunetatik, zentsura eta kaka egun ahaztezin haietatik. Dioenez, Joseina Etxeberriak ez du bere burua irrati esatari bezala definitzen, orain, "entertainer" bat omen da bera (agian, batzuentzat zipaio kulturala esateko modu moderno ta finagoa). Inolako lotsarik gabe, Josein Etxeberriak sutsuki defendatzen egiten du Gaztea irratiak azken urteotan zorrotz markatutako bide musikal ta kulturala kutrea. Bereziki, oso harro azaltzen da bere entzule datuek gora dutelako... Baina, kuriosoa da gero, ETB telebistan musika saio kaxkar bat aurkezteko deitzen diotenean,  bere ikusleen datu kaxkarrak ez direla hain funtsezkoak izaten Joseinarentzat. Badakizue, zerbitsu publikoa egiten omen dute ETB kateek... Kuriosoa nola irratia publikorako balio duena, telebista publikorako ez. Eta alderantziz!


Joseina Etxeberria jaunak publikoki adierazi du Gaztea irratia ez dela leku egokia Benito Lertxundi, Amaia Zubiria edota Anestesia bezalako euskal taldeen lanak entzuteko. Nahiko tristea suertatzen da ia berrogeitamar urte dituen tipo burusoil batek gaur egungo nerabe eta gazteen sensibilitate eta kuriositateari buruz horrela aritzea... Seguraski, nerabetasun modu berriei larritasun psikikoak ekarriko omen die Benito Lertxundi, Amaia Zubiria edota Anestesia taldearen kantuak gozatu ezgero. Nor daki?

Joseina Etxeberriak aitxaki eder bat dauka horrelako "perlatxoak" botatzeko, Benito Lertxundi, Amaia Zubiria edota Anestesia taldea entzuteko Euskadi Irratia bezalako beste irrati publikoak badirela dio... Egia da? Ez, GEZURRA galanta... Benitoren kantuak ipintzen dituzte Euskadi Irratian, baina beti berdinak izaten dira. Amaia Zubiriaren kantak gutxi, eta Anestesia sekulan ez... Noiz da EiTBko irratietan "Basurdearen irrintzia" edota "Ultrakomunikatzen" bezalako kantu ederrak entzuteko plazerra izan genuen zen azken aldia. Aitzakiak eta gezurrak, hori besterik ez dugu entzuleok.  


Joseina Etxeberria esatariak ere argi dio Gazte entzuten den musika estiloa Europako edozein irratietan entzuten den berdina dela... TA GURI ZER? Hamburgo, Paris edota Napoles aldean jar dezatela nahi duten musika mota. Hementxe, etxean, 2017. urtean, irrati publiko eta euskaldun batean, euskal musikariei %27 bakarrik eskeintzea Top Gaztea zerrendaren barruan ia ustekeri kasu bat dirudi. Joseina Etxeberriaren ustez Gaztea irratiaren azken garaietako jardun musikala eta kulturala euskal musika eszena gehiago zabaltzeko lagundu egin du. Hau EGIA da, gaur egun inoiz baino talde, estilo eta artista desberdin daude Euskal Herrian, pop, dance, rap, reggae, metal... Baina, azkenean, lortzen duten zabalpena eta oihartzuna Top Gazteako %27 miserable horretara laburbiltzen da


Beraz, zertarako nahi dugu Gaztea bezalako irratia bat? 130 miloi euroko kostua duen EiTB taldeko dekadenzia latza eta gordina mantentzeko? 2022. urterarte Jon Gotzon edota Txurru bezalako pertsonaiek soldata duin bat izan dezaten? ETB1 reality batean bere zakila erakusteagatik edota, irratigintzan 10 urte ta gero, euskera ondo mintzatzeko inolako itxurarik egiten ez duen tipo bat merezi al du guztion dirua horrela xahutzea? Hau kuadrila kutrea!

Benetan tristeena zera da, hemendik 10 edo 15 urtera, gaur egungo nerabe eta gazteak hazten diren heinean, gaur egun Gaztea irratiaren kanpo geratzen den musika eta kultura guztia deskubritzen hasiko direla... Eta normala denez, sutan jarriko dira. Urte pila batean isilarazi edota lapurtu dieten guzti horrez ohartzen hasten direnen, zer? Joseina eta Jon Gotzonen grazia ta txantxa kutre guztien atzean maltzurkeria bakarrik zegoela pentsatzen badute, orduan zer esango diegu? Zer aitxaki jarriko diete? Auskalo, gogorra da orain asmatzen saiatzea. Izan ere, non daude 80. hamarkadako gamelu eta heroina banatzaile guzti haiek? Zer egiten dute gaur egun?

No hay comentarios:

Publicar un comentario