miércoles, 14 de diciembre de 2016

HOUSE OF CARDS (BBC 1990/1995)


Atzo ikusi nuen telesail hau eta itzela da, sekulakoa. Francis Urquhart eskuineko politikari britaniarraren gorabeherak azaltzen ditu, baina oso modu maltzur eta dibertigarrian. Hasieran parlamentari soil lanetan ibiliko da gure protagonista, baina Lehen Ministroa izateko duen desira haundia bultzaturik, azpijokoetan hasiko da denen kontra, bere alderdikideen kontra barne. Lehen Ministroaren postua lortuta, Francisek errege berriaren kontra ausartuko da jo ta su, bere ideiak aurrera eramateko asmoz. Baina potere osoa izatea arriskutsua da sarritan...

"House of Cards" telesaila Ingalaterrako BBC kateak eskeini zuen 1990. urtetik 1995. urterarte. Guztira, ordu bateko 12 kapitulo dira, hiru denboraldietan banaturik, "House of cards", "Play to king" eta "The final cut".  Goi mailako politikari askoren miseriak eta trikimailuak azaltzen dira, oso era gordinean, xantaiak, korrupzioa, hilketa politikoak, kanpo politikaren erabilpen zikina... Londreseko parlamentuan kokatu arren, munduko edozein lurraldeetan gerta liteke. Baina telesail honek britaniar umore beltz, zoragarri eta berezi horrek bereizten du, baita aktore zerrendaren maila altua (Ian Richardson jaunarena maisu lana da). 20 urte geroago, amerikarrek remake famatu bat egin zuten izen berberakin, "House of cards". Bertan, Kevin Spacey da Ian Richardson papera bere estiloaz moldatzen duena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario