Hiru idazle agertzen dira polizia eleberriaren podiumean, Dashiell Hammett, Raymond Chandler eta Jim Thompson. Podiumeko leku bakoitzean nor dagoen, berriz, ez da erraza esaten. Garbi dago Raymond Chandler jaunarentzat Hammettek eragin zuela bide aldaketarik garrantzizkoena Edgar Alan Poe idazlearekin hasi zena, hemeretzigarren mendean, eta 1930 inguru arte bide bertsutik jarraitu zuen hilketa eta polizi eleberriekin. Irakurleon artean ere guztiok ez gatoz bat eta, 1980 inguruan, sail honetako eleberri gorenean zerrenda egiteko eskatu zietenean, Espainiako zenbait adituri, hau izan zen emaitza, "The Long Goodbye" (Ez adiorik), Uzta gorria eta 1280 arima. Askorentzat, "The Long Goodbye" da Raymond Chandlerren lanik borobilena. Bertan azaltzen dira haren eleberrietako ezaugarri nagusiak, asmakizunaren katramila paregabea, hizkera eta elkarrizketa zorrotz eta biziak edota ikertzailearen gogoeta garratza.
Raymond Chandlerrek 1953an idatzi zuen "The Long Goodbye". Ordurako bazeramatzan hogei bat urte gidoigintzan eta pulp aldizkarietako kontakizun laburrak eta eleberriak idazten. Haren heldutasuneko lana da, bertan eman zuen berak eman zezakeen guztia. Aski da haren biografia eta gutunak irakurtzea literatur lanari buruzko hausnarketa sakonak egina zela ohartzeko. "The simple art of murder" saiakeran argi utzi zuen oso ongi ezagutzen zuela, D. Hammett jauna agertu arte, hilketa eleberriaren arloan idatzitakoa. Bazekien neurtzen norainokoa izan zen Hammetten iraultza eta berari ildo horretan lortzea zegokiona. Eta horretarako, Philip Marlowe detektibea baliatu zuen Raymond Chandlerrek. Gizarteko maila guztiei begirada zorrotza bota eta haiek sortutako katramilei buruzko gogoeta garratzak egiteko. Beste inork baino hobeto zekien irakurleak horrelako gaiei atseginez heltzeko ezinbestekoa dela tarte bat hartzen jakitea eta umorea. Philip Marlowe detektibea "The Big Sleep" (Betiko loa) eleberrian agertu zen lehenbizikoz, 1939ean. XX mendeko zaldun ibiltaria, edalea baina lagunei fidela. (Xabier Olarra)
Raymond Thornton Chandler jauna Chicago jaio zen, 1888ko uztailaren 22. 1959ko martxoaren 26 hil zen, La Jolla, Kalifornia aldean. AEBetako idazlea izan zen. Nahiz eta estatubatuarra izan jaiotzez, Ingalaterrara eraman zuten txikitan, gurasoak dibortziatu eta gero. 1907an britaniar nazionalitatea hartu zuen. Kazetari moduan lan egin zuen London Daily Express edota Bristol Western Gazette agerkarietan (1908-1912). Lehen Mundu Gerran borrokatu eta gero, AEBetara itzuli zen. Kalifornian bizi zelarik bere bizitza osoan. Chandler jauna Cissy Bowenekin ezkondu zen eta 30 urte egon ziren elkarrekin, emaztea hil arte 1954an. Ez zuten seme-alabarik eduki. Emaztearen heriotzak depresioetara eta alkoholera eraman zuen eta bi aldiz saiatu zen bere burua hiltzen. 45 urterekin, idazteari ekin zion buru-belarri. Bere estiloa zaindu eta landua zen, baita ere ironiko eta zinikoa. Berak eman zion eleberri beltzari ordu arte ez zuen duintasun literarioa. Bere liburuetako pertsonaia nagusia Philip Marlowe detektibea da.
"Ez adiorik" (The Long Goodbye) Igela argitaletxea. Itzultzailea, Xabier Olarra. 1991
"Betiko loa" (The Big Sleep) Igela argitaletxea. Itzultzailea, Iñaki Ibañez. 1995
ZINE KRITIKA... https://39escalones.wordpress.com/2013/04/24/altman-encuentra-a-chandler-un-largo-adios-1973/
ZINE KRITIKA... https://39escalones.wordpress.com/2013/04/24/altman-encuentra-a-chandler-un-largo-adios-1973/
No hay comentarios:
Publicar un comentario