Hiru idazle agertzen dira polizia eleberriaren podiumean, Dashiell Hammett, Raymond Chandler eta Jim Thompson. Podiumeko leku bakoitzean nor dagoen, berriz, ez da erraza esaten. Garbi dago Raymond Chandler jaunarentzat Hammettek eragin zuela bide aldaketarik garrantzizkoena Edgar Alan Poe idazlearekin hasi zena, hemeretzigarren mendean, eta 1930 inguru arte bide bertsutik jarraitu zuen hilketa eta polizi eleberriekin. Irakurleon artean ere guztiok ez gatoz bat eta, 1980 inguruan, sail honetako eleberri gorenean zerrenda egiteko eskatu zietenean, Espainiako zenbait adituri, hau izan zen emaitza, "The Long Goodbye" (Ez adiorik), Uzta gorria eta 1280 arima. Askorentzat, "The Long Goodbye" da Raymond Chandlerren lanik borobilena. Bertan azaltzen dira haren eleberrietako ezaugarri nagusiak, asmakizunaren katramila paregabea, hizkera eta elkarrizketa zorrotz eta biziak edota ikertzailearen gogoeta garratza.
Raymond
Chandlerrek 1953an idatzi zuen "The Long Goodbye". Ordurako
bazeramatzan hogei bat urte gidoigintzan eta pulp aldizkarietako
kontakizun laburrak eta eleberriak idazten. Haren heldutasuneko lana da,
bertan eman zuen berak eman zezakeen guztia. Aski da haren biografia
eta gutunak irakurtzea literatur lanari buruzko hausnarketa sakonak
egina zela ohartzeko. "The simple art of murder" saiakeran argi utzi
zuen oso ongi ezagutzen zuela, D. Hammett jauna agertu arte, hilketa
eleberriaren arloan idatzitakoa. Bazekien neurtzen norainokoa izan zen
Hammetten iraultza eta berari ildo horretan lortzea zegokiona. Eta horretarako, Philip Marlowedetektibea baliatu
zuen Raymond Chandlerrek. Gizarteko maila guztiei begirada zorrotza bota eta haiek sortutako
katramilei buruzko gogoeta garratzak egiteko. Beste inork baino hobeto
zekien irakurleak horrelako gaiei atseginez heltzeko ezinbestekoa dela
tarte bat hartzen jakitea eta umorea. Philip Marlowe detektibea "The Big
Sleep" (Betiko loa) eleberrian agertu zen lehenbizikoz, 1939ean. XX
mendeko zaldun ibiltaria, edalea baina lagunei fidela. (Xabier Olarra)
Raymond
Thornton Chandler jauna Chicago jaio zen, 1888ko uztailaren 22. 1959ko martxoaren
26 hil zen, La Jolla, Kalifornia aldean. AEBetako idazlea izan zen. Nahiz eta
estatubatuarra izan jaiotzez, Ingalaterrara eraman zuten txikitan,
gurasoak dibortziatu eta gero. 1907an britaniar nazionalitatea hartu
zuen. Kazetari moduan lan egin zuen London Daily Express edota Bristol
Western Gazette agerkarietan (1908-1912). Lehen Mundu Gerran borrokatu
eta gero, AEBetara itzuli zen. Kalifornian bizi zelarik bere bizitza
osoan. Chandler jauna Cissy Bowenekin ezkondu zen eta 30 urte egon ziren
elkarrekin, emaztea hil arte 1954an. Ez zuten seme-alabarik eduki. Emaztearen
heriotzak depresioetara eta alkoholera eraman zuen eta bi aldiz saiatu
zen bere burua hiltzen. 45 urterekin, idazteari ekin zion buru-belarri.
Bere estiloa zaindu eta landua zen, baita ere ironiko eta zinikoa. Berak
eman zion eleberri beltzari ordu arte ez zuen duintasun literarioa.
Bere liburuetako pertsonaia nagusia Philip Marlowe detektibea da.
Euskaraz/ In Basque
"Ez adiorik" (The Long Goodbye) Igela argitaletxea. Itzultzailea, Xabier Olarra. 1991
"Betiko loa" (The Big Sleep) Igela argitaletxea. Itzultzailea, Iñaki Ibañez. 1995
Mañana se cumplen ya 25 añazos desde que se celebró el mítico festival rock HITZ EGIN. Fue el sábado 28 de octubre de 1995, cuando el grupo de rap vasco Negu Gorriak organizó un festival en favor de la libertad de expresión y en solidaridad para con ellos y su censurado sello discográfico (Esan Ozenki Records). Aquel festival, uno de los más importantes celebrados en Euskal Herria hasta la fecha, fue un éxito de convocatoria y una muestra muy emocionante del agitado momento musical en el país del euskera. Unas 12.000 personas se juntaron para ver a todos los grupos del sello Esan Ozenki, más alguna sorpresilla... El macroconcierto se celebró en Oiartzun (Guipuzkoa, Europa) y, dos días antes, las entradas estaban agotadas. En total, fueron 9 horas de rock para ver el show de 15 grupos repartidos en dos escenarios. A modo de resumen, se filmaron dos videos VHS de esa mágica noche. Hubo actuaciones soberbias de varios grupos no volverian a tocar nunca más en vivo, como BAP!!, Lin Ton Taun, Ama Say, o los jóvenes Dut (en formato quinteto). Tambien estuvieron los gallegos Nacion Reixa, Banda Bassotti, Su Ta Gar, Kashbad, Anestesia, Etsaiak, EH Sukarra y, por supuesto, Negu Gorriak. Intercaladas en los videos, surgen muestras de apoyo de artistas de medio mundo al sello Esan Ozenki Records.
Duela 25 urte, Hitz Egin jaia ospatu egin zen, Oiartzun herrian. Karpa
erraldoi baten babespean. ordura arte. Euskal Herrian egindako rock jaialdi
handienetako bat burutu zen 1995. urteko urriak 28 egunean. Jaialdi honek orduan
Esan Ozenki zigiluan zebiltzan talde guztien parte hartzea izan zuen. Esan
Ozenki errealitate sendoa zen, benetako erreferente alternatiboa Euskal
Herrian eta Europan. Bada, 15 banda izan ziren, bi eszenatokitan
banatuta, tartean Kaki Arkarazo eta Anton Reixaren artean sortutako
Nación Reixa proiektu berria. Musika, poesia, bertsoak eta aldarrikapena
bederatzi ordutan.
Aurretik, 1995. urteko maiatzaren 5 egunean, Negu Gorriak taldekoek bere laugarren diskoa argitaratu zuen, "Ideia zabaldu" (1995). Argitaratu eta hilabete batera, irrati libreek "Hitz egin" abesti indartsuaren urratua zabaldu zuen, diskoaren aurkezpen singlea alegia. Ekainean, inkisidoreen itzala taldearen gainean planeatzen hasi zen berriz ere, giroa belztuz. Donostiako auzitegi batek "Ustelkeria" kantuaren kasua okertze bidean jarri zuen, espainiar jeneral kriminal baten alde agertuz. Negu Gorriak taldeak, azkeneraino iristeko asmo irmoa zuen. Gizarteari kasuari buruz informatzeko, elkartasuna biltzeko eta erresistentzia kutxa bat eratzeko, prozesu judizialaren gastu altuei aurre egin ahal izateko, hainbat ekimen prestatu zituen. Ekimen sorta honen ekitaldi nagusiena urriaren 28an suertatu zen, Oiartzunen... HITZ EGIN!
Euskal Herri guztian ezaguna den Erramun Martikorena kantari haundiak "Gure lurretik" izenburua eman zion bere 2011. urteko disko bati. Elkar diskoetxeak kaleratua, hainbat bizipen eta testigantza entzuteko parada ematen ditu. Kantagintzan ibilbide luzeko gizona (bederatzi disko argitaraturik) da gure Erramun, betiereko artzaina, bizilekua Baigorriko Otxobi baserrian duena. "Baigorrin hasi nintzen kantuan 1963an, herriko koralean. Baina ofizialki
jende aitzinean 1969an, Larzabalen, hasi nintzen. Baina hortik ez
nintzen hasi berehala herriz herri. Ez nuen nahi. Beste lan batzuk
nituen. 1978tik aitzina hasi nintzen kantuan herriz herri. Euskal
kantuen mundua indarra hartzen ari zen hemen, Pantxoa eta Peio, Gexan,
Etxamendi eta Larralde, Guk taldea, Manex Pagola, Maite Idirinekin...
Hegoaldetik Benito Lertxundi eta Xabier Lete etortzen ziren
noizbehinka..."
"Kantuen mezua biziki abertzalea zen, batzuen mezua
abertzaleagoa zen nirea baino, mezu biziki indartsu batekin. Nik,
berriz, gehiago nire ingurukoa kontatzen nuen. Baina, azken finean,
jende anitzena bera denez, zure ingurukoa kontatzen duzularik herriarena
kontatzen bukatzen duzu. Batzuek garrantzi handiagoa hartzen zuten
eskala horretan, baina, halere, horren barne nintzen, ni ere Euskal
Herriaz mintzo bainintzen. Hegoaldean, berriz, desberdina zen; kantatzea
ere ez zen haizu, gauzak ez dira egunetik biharamunera aldatzen. Ez
naiz antolatzailea izan, baina uste dut baimenak eskatu behar zirela.
Behin ordu erdiko baimena eman ziguten, eta jende pila bat bildu zen
kantaldira, inguruan poliziekin... Eta niri ahazten zitzaidan, edo ez
nintzen ohartzen. Behin Usurbilera joana antzerkira, taldean bat falta
baitzen, zuloa betetzeko, afaltzen ari ginen, eta, barnetik, bihotzetik
atera zitzaidan kantuz hastea. Neska batek isiltzeko esan zidan, kaleko
jantzita hor zirela poliziak. Basaurin gauza bera, ostatu batean
kantatzen hasi, eta ostatuko neskak isiltzeko esan".
"2002. urteaz geroztik ez nuen diskorik ateratzen, eta, ez, ez nuen batere pentsatzen diskorik gehiago aterako nuenik. Gogoa sortu zait berriz, bihotzetik atera zait. Azken diskoa atera nuenetik, 2002tik, 2004ra kantatzen ibili nintzen, baina 2004aren bukaeratik 2008ra ez naiz kantatzen ibili. 2008tik aitzina sortu zait berriz kantatzeko gogoa. Hor hasi nintzen pentsatzen, gogoz berriz, galderak pausatzen. Hautsen artean sua beti ufaka berriz pizten den bezala, berriz kantatzeko enbeia izan nuen. Etxean ere errazkiago libratzen ahal nintzen, lehen 4 urteko zen haurrak jada 8 baitzituen. Denbora eskatzen du, eta laborantzako lanek ere denbora galdegiten dute. Orain neurri batean segituko dut kantatzen, baina aski emeki, bakanago. "Gure luretik", diskoaren bidez, testigantza bat utzi nahi nuen, inportanta iduritzen zait transmititzea ondorengoei guk bizi izan duguna. Adin batera iritsirik gainera, oraino gehiago. Elkarlanak egiteko parada ere izan dut, Mikel Markezekin, Baigorriko mahastizainekin... Hainbat gai agertzen dira. Garai hartan izan zen immigrazioa. Nire familian bertan bizi izan dugu hori: ama Ameriketan sortua da, aitatxi hara joana. Uste dut nire bizipenak kontatzean ingurukoek ere bizitakoak direla eta Euskal Herriko historiaren parte bat kontatzen dudala horrela. Azkenean, immigrazioa familia anitzetan bizi izan da. Beraz, nire bizipenak kontatzean orokorragoa kontatzen ere ari naiz. Bai nirea, bai talde batena".
"Euskara aipatu nahi izan dut hizkuntza biziki ederra eta besteekiko irekia dela iduritzen zaidalako. «Gazterik ibilirik mundu zabalean, itsasoan marinel tratulant lurrean, mintzaira mota asko baditut ikasirik, eskuarak iñon ere bat ez du parerik», kantuko hitzak dira, biziki ederra iduritzen zait. Anitzek esaten dute itxia izatea dela euskalduna izatea, euskaldunak ez direnek diote hori. Baina alderantzikoa da. Gu beti ongi konpondu gara herriekin, irekiak gara. Itxiago iduritzen zait estatuen logika, hori bai... 5 doinu nik sortuak dira eta bertso bat ere bai, "Agur Ameriketako euskalduner" kantuko azken bertsoa. Kantuak bi liburutatik atera ditut bereziki. "Bidarrai" deitzen da bat, Peio Jorajuriak egin bilduma bat. Bidarraiko historia kontatua da bertsoen bidez. Bertso batzuek ez dute izenik; ez dakigu norenak diren, eta beste batzuk, bai. Biziki ederra iduritzen zait liburu hori, biziki ongi egina, ongi kontatuak dira gauzak. Beste kantuak Otxobiren lan orhoitgarri liburutik hautatu ditut, "Agur Ameriketako euskalduner" ere hortik hartua da. Kantu horri country doinua eman nion, Kaliforniara joan bainintzen joan den urtean Mikel Markezekin, eta autoan ginela, irratian kantu bat entzun nuelarik berehala esan nion, burura etorri zitzaidan, doinu hori zein kanturentzat erabiliko nuen: lotura berehala egin nuen. Kantu liburutik, "Hitz zuhurren kantua" hartu dut, liburu horretatik bakarra. Diskoko beste bi kantu, "Eztei ederrak" eta "Lau eta zortzi", Baigorrin kantatzen ziren kantuak dira. Ez ditut nehon idatzirik atzeman. Kantu zaharrak dira: ahoz pasatuak belaunaldiz belaunaldi. Horrela, bederen, diskoan gelditzen dira grabaturik, ez dira galduko.
"Niretzat izigarria zen lehen diskoa atera izana, biziki konten nintzen. Baina denek dute beren gauza niretzat. Bereziki maite ditudan kantuak Etorki taldean ari nintzeneko kantu batzuk dira. 1978ko udatik 1980ko udara arte aritu nintzen Etorkin, Philippe Oihanbururekin; berak zuzentzen zuen. Etorki taldean, alde batetik, kantua egiten zen, eta, bestetik, dantza. Ni kantuan aritu nintzen, bakarrik kantatuz. Maite dut Aitarik ez dut, XVI. mendekoa, eta baita Haritza lilitzen da kantua ere. Bada beste bat ere anitz maite dudana, Laborari seme deitzen dena, talde horretan nintzelarik kantatua. Ez dira nire errepertoriokoak. Laborari seme kantua tristea da, biziki ongi idatzia. Kantaldi batzuk eman genituen joan den udazkenean Niko Etxartekin, Anje Duhalderekin… Gustura aritu izan gara. Bartzelonara ere joan ginen joan den urtean Mikel Markezekin. Hango Euskal Etxean kantatu genuen, plazerez. Kaliforniara ere joan ginen. Berez bi kontzertu eman behar genituen, eta, azkenean, bost izan ziren, San Frantziskoko Euskal Etxeak galdeturik. Xabier Leteren omenaldietan ere aritu naiz".
"Gaur egun sormen handia bada Euskalerrian, eta gazteek haiena sortu behar dute. Baina ez dakit iraganekoaz anitz badakiten, inportanta zait hori. Aldiz, orainari buruz lurralde anitzeko gauzak dakizkite gazteek, gu baino gehiago. Transmisioa biziki inportanta iduritzen zait; gero haiena egin behar dute, baina lehengoa, jakinez. Ez dakit zertan diren. Adibidez, Irulegiko Irratian esatariak nire kantu bat aurkeztean kantuaren izena esatean «uste dut» esan zuen, eta doinua zein zen, gaizki. Oroitzapenak anitz ditut, baina bat esateko biziki hunkitu ninduena: joan den urtean Mikel Markezekin Antiguan (Donostia) kontzertu bat eman genuen, gazteen elkarte batean; 16 edo 17 urteko neska gazte bat hurbildu zitzaidan, itsua zena, eta paper batean nire izena idatzirik eman zidan, itsuen letrarekin, puntuekin. Bere portaera biziki hunkigarria egin zitzaidan, biziki kontent zela esan zidan, maite zituela euskal kantuak, baita nireak ere. Urostasun berezi bat pasarazten zuen berak. Hunkitu ninduen, pindar berezia zuen".
"Parada izan dut Euskal Herria ezagutzeko; biziki aberasgarria da. Sekulako xantza da, eta oraino bada gehiago ezagutzeko, zenbat herri eta txoko! Herri txikia dela esaten da, baina zein aberatsa! Klima desberdin pila bat daude, Nafarroa hegotik kostaldera...Herriak andanaka badira. Neure burua lehenik artzain definitzen dut, argi eta garbi. Biek egiten naute ni, osatzen naute. Eskerra besterik ezin diet eman jendeari eta gurasoei dudan kantu dohain hau emateagatik". (Berria egunkaritik, 2012)
Black Flag taldea 1976an sortu zen, Hermosilla Beach hirian (Kalifornia, USA). Taldearen izenak, euskaraz, "Bandera beltza" esan nahi du eta bere rock anarkismoaren ezaugarri garbia da. Baita ere taldearen logoa. Hardcore punk musika lantzen zuten, biziki. Amerikar punk underground eszenaren talderik errespetatuenetako bat da gaur egun. Black Flag taldeak hardcore musika gazteari bultzada eman zion eta punk estiloa eboluzionatu, 80. hamarkada hasieran. SST Records zigiluaren arduradunak izan ziren ere. 1981tik 1986ra, Henry Rollins jauna izan zen talde honen abeslari sutsua. Andoain herriko banda batek, 30% taldea, Black Flag taldearen "Six pack" kantua birmoldatu zuen beraien lehen
maketan. 1996ko udan ekoiztu zuten, Jomes Hamilton
estudioetan.
"TV PARTY"
TV party tonight!!, TV party tonight!!
We're gonna have a TV party tonight... Alright!! We're gonna have a TV party, alright... Tonight!! We've got nothing better to do, than watch t.v. and have a couple of brews!! Everybody's gonna hang out here tonight... Alright!! We'll pass out on the couch alright...Tonight!! We've got nothing better to do, than watch TV and have a couple of brews!! Don't talk about anything else, we don't want to know, we're dedicated to our favorite shows... We sit glued to the TV all night... And every night!! Why go into the outside world at all... It's such a fright!! We've got nothing better to do, than watch TV. and have a couple of brews!! TV news shows what it's like out there... It's a scare!! You can go out, if you want... We wouldn't dare! We've got nothing better to do, than watch TV and have a couple of brews!! Don't talk about anything else, we don't want to know, we're dedicated to our favorite shows... I wouldn't be without my TV for a day or even a minute, i don't bother to use my brain anymore, there's nothing left in it!! We've got nothing better to do, than watch TV and have a couple of brews!! Wait a minute, my TV set doesn't work? It's broken! What are we gonna do tonight This isn't fair... We're hurtin'!!! We've got nothing left to do Left with no TV just a couple brews!! What are we gonna talk about... I don't know!! We're gonna miss our favorite shows!! No TV party tonight!!
Veinte años tiene ya este peliculón del francés Mathieu Kassovitz. Es de lo mejor del cine de los años 90, el director no ha vuelto a hacer nada mejor. Cuenta la historia de tres amigos, Vinz (Vincent Cassel), Saïd (Saïd Taghmaoui) y Hubert (Hubert Kounde), tres chavales que viven en un suburbio obrero de París y que, tras vivir una noche de graves disturbios en protesta por una paliza policial un vecino del barrio, recorren el centro de la ciudad durante 24 horas. Casi sin poder evitarlo, los tres protas se van metiendo en líos más gordos, intentando llegar de nuevo hasta su casa... No recuerdo de la primera vez que la vi "El odio", pero si que me acuerdo bien de la segunda vez. Fue en el antiguo Euskal Jai gaztetxea, en una improvisada, pero caluroso sala de cine en el segundo piso del yadesaparecido gaztetxe de Iruña/Pamplona. Allí también pude ver muchas pelis, comoclas estupendas"Agnes Browne" o "Fresa y Chocolate", y tambien escuchar en vivo a decenas de grupos de rock, como Lif o los miticos Dut... Euskal Jai Bizirik!!
"La Haine" pelikula Mathieu Kassovitz jaunak zuzendutako film frantziar aparta bat da. 1995. urtean estreinatu zen. Jada, 20 urte...Paris hiriko auzo baztertu batean kokatzen da, eta gizartetik baztertutako hiru gazteren bizitza kontatzen du (judu bat, arabiar bat eta beltz bat). Auzoan gertatutako liskar batzuetan, gazte arabiar bat zauritzen du poliziak. Zaurien eraginez, gaztea ospitalera bidali behar dute. Gau horretan, Vinz laguna pistola bat kentzen dio jendarme bati. Gorrotoz beterik, ospitalean dagoen gaztea hiltzen bada, berak polizia bat akatuko duela adierazten dei bere auzokideei. "Le Haine" ("Gorrotoa" euskaraz) filmaren istorioa 24 ordutan garatzen da. Hiru gazte protagonistakParistik gora eta behera ibiliko dira. César zine sarietan hainbat izendapen lortu zuen1996. urtean, Muntaketarik Onena, Ekoizlerik Onena (Christophe Rossignon) eta Filmerik Onenaren (Mathieu Kassovitz) sariak eskuratu baitzituen. Halaber, Kassovitz jaunak Zuzendari Onenaren saria jaso zuen 1996. urteko Cannes herriko zinemaldian.
2011. urtean, Unai Iturriaga bertsolaria Alex Sanvi artistarekin elkartu egin zen komiki eder hau ekoizteko, "Udaberririk ankerrena" (Elkar, 2011). Fikziozko bi pertsonaien bidez, Mari eta Martin anai arreba txikiak, 1937. urteko udaberrian, Durango herrian izandako bonbardaketa gogorrak deskribatzen dira. Gaur egun, oraindik, Pablo Picasso jaunaren margolanari esker, Gernika herriko sarraskia ezagunagoa da mundu osoan, baina, Espainiar Errepublikaren kontrako estatu kolpe faxistak sortutako ondorengo guda ankerrean, Elorrio, Durango eta beste hamaika euskal herrietan ere izan ziren aire bonbardaketa krudelak. Milaka izan ziren erahildako herritarrak, gizon gazte, emakume, haur zein agure. Iturriaga eta Sanvi bikoteak gure Historiako istorio tristea bat azalarazteko aukera ez dute galtzen "Udaberririk ankerrena" komikian. Oso estilo dotoreaz, marrazki politekin eta, gainera, gidoi apartaz. Pare bat aldiz irakurri behar da komikiak dituen detaile guztietaz ohartzeko. Izan ere, istorio familiar eta historiko bat ezezik, mamu istorio bat ere bada. Itzela!!
"Udaberririk ankerrena" (en euskera, "La primavera más cruel") es un soberbio cómic sobre el duro bombardeo sobre la villa vasca de Durango (Bizkaia, Europa), ocurrido el 31 de Marzo de 1937, durante la Guerra Civil Española, iniciada tras un fallido golpe de estado militar y fascista en Julio de 1936. El cómic fue impulsado por una asociación para la recuperación de la memoria histórica, Durango 1936 Kultur Elkartea, y la editorial vasca Elkar en 2011. Los autores del cómic son el conocido bertsolari Unai Iturriaga y del dibujante Alex Sanvi, ambos autores de "Haur besoetakoa" (2014), quizás, el mejor comic euskaldun de estos últimos años. Toda la historia de"Udaberririk ankerrena" está narrada desde la mirada de dos personajes de ficción, Mari y Martin, dos niños que seran testigos del bombardeo. Los dibujos son preciosos y el cuco guion esconde varios detalles y "secretos" que hacen que merezca volver a releerlo de nuevo.
En un mundo perfecto, Josu Zabala y Gari tendrían su propio programa de televisión. Verles juntos en el ya desaparecido espacio "Tumatxak" de ETB1, rememorando sus desventuras poperas en la banda Hertzainak, resultó entrañable y, también, bastante cachondo. Juntos parecen Statler & Waldorf, los impagables gruñones de Los Teleñecos. Josu Zabala es pura chispa y Gari, todavía guarda dinamita... Ahora que ambos se llevan muy bien,podrían salir opinando de cualquier cosa en cualquier espacio, fijo. Poniendo a caldo al mundo entero, nos partiríamos de risa con ellos. Y tal como esta el penoso panorama televisivo en la Euskadi actual, es algo necesario... Y lo mejor es que ambos ya no tienen nada que demostrar, son la ostia. "Ta zer ez da berdin?" Biba zuek!!
Gogoratzen dut Anari zuzenean ikusi nuen lehen aldiaz. Donostiako Belodromoan izan zen, 1997. urtean, Ernesto Che Guevara omenezko "OrainCHE bertan" jaialdian. Bera bakarrik igo zen taula gainera eta, kitarrarekin, bere lehen diskoko kantu batzuk eskeini zituen. Ez nion kasu haundirik egin orduan, izan ere, hantxe bildutako jendetza andana Hertzainak taldearen behin batez ikusteko irrikitan ginelako. Geroztik, 18 urte zaharkitu naiz eta Hertzainak taldekoek ez dira berriro elkartu. Baina, zorionez, Anariren disko berri guztiak gozatzeko aukera izan dut. Eta horrek bakarrik, ilezuri geratzea merezi izan du, jajaja... Anari talde sendo eta bikain batean bilakatu da. Gaur egun, Anari Alberdi (ahotsa ta kitarra), Borja Iglesias (kitarra), Drake (baxua), Mariano Hurtado (teklatuak) eta Mikel BAP (bateria) osatzen dute banda eta "Zure aurrekari penalak" da bere bostgarren diskoaren izenburua. Luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte kantu berriak sortzeko, adibidez, Joaquin Pascual (Mercromina), Jabi Manterolak (Lisabö), Ager Isunzak (Audience) edota Eneko (MobyDick) jaunarena. 2014. urteko abendutik 2015. urteko apirilak arte ekoiztu omen zuten, Andoain herriko Garate estudioetan, Karlos Osinaga (Lisabö) soinu teknikariarekin eta Martxel Arkarazo jaunaren laguntzarekin. Bidehuts zigiluaren bidez kaleratu egin dute, bere web orrian lortu daiteke disko fisikoa zuzenean.
"Zure aurrekari penalak" (en euskera, "Tus antecedentes penales") es el quinto disco de Anari, una banda del País Vasco liderada por la carismática Anari Alberdi. Aunque sus nuevas canciones resultan cada vez más espaciadas en el tiempo, suenan mas intensas y expansivas que nunca. Apenas tienen puntos flacos, están barnizadas por una enorme calidad musical y un gusto muy fino. Este quinto álbum cuenta con hermosas letras en lengua vasca, un sonido de grupo bien consolidado (gracias a veteranos exmiembros de bandas como Purr o BAP!!), una cuca portada o esa irresistible forma de cantar de Anari. Anari ha sabido recoger el testigo cedido por el músico Ruper Ordorika en el disco "Habiak" (2000) y, en los últimos años, se ha convertido en un puntal esencial del pop rock vasco. Si en los discos del gran Mikel Laboa se conserva todo el espíritu euskaldun de los años 60 y 70, si en los discos de Ruper Ordorika se recoge el aroma de los años 80 y 90, en los discos de Anari se vislumbra el hoy y el mañana, van camino de convertirse en un pequeño tesoro que crecerá con el paso del tiempo. Sin duda, lo mejor de Anari está aun por llegar... Txikiak haundi!!
Mundu mailako gerra intimo eta latz batean beste behin zeure buruari biziraun diozunez, behingoz erabaki duzu zauden lekuan geratzea zure ametsen eraiste neurtuari ekitea, zuk horrenbeste denboran eta horrenbesteko afanez gordetakoak ez duela zuk uste adina balio onartzea, ze zu beti bizi izan zara behin-behineko egoeran aukerakoa zirudien etengabeko noraezean, ez zenuela nahi honaino iritsi baino beste inora ere ez zalantzarekin etengabeko persekuzio bat zen, ihes egiten diozun eta jarraitzen duzun horren artean zabiltza itzal arrotz baten jabe, ez zara besteek uste dutena agian zeuk uste duzuna ere ez.
Oraindik ez hura bihurtu zen denborarekin honezkero ez, zeure aukeren gainetik amestu behar izan zenuen irteera zen zulo hartatik aterako bazinen, horregatik erabaki dut nire amets denak eraistea hobe duzu momentu batez ni bakarrik uztea, zure begiei begiekin eutsi eta elkarri amore ematea elkarren ondoan, ilargiak buelta bat ematen digun bitartean, goiz gorri eta eder batean neure barrutik salto egin eta neure buruaz beste… bat egitea!
ORFIDENTALAK
Bizi zaituen animalia izu hori zeru gorri baten pean mundua gurutzatzen, azazkalak, ilea eta beldurrak baino hazten ez zaizkizuna,
animalia horrek bere bizkarrean idatzita daramatza laztanez eta harramazkaz, itzalen izenak: gizon eta emakumeenak, leku eta egunenak, denak ederrez eta minez.
Izen horiek denek osatzen duten zerrenda zuk kaltetuen zerrenda, zuk eta zeu ere, behin geuk eraikitako ametsen eraiste neurtuak, desertzio, desertuak, larrialdietako deiek.
Denak banan-bana zure aurrekari penalak: zeru gorriak, oreinak eta orfidalak gehiegi luzatzen diren salbuespen egoeretarako emerjentziazko planak...
Denak banan-bana, zure aurrekari penalak: makrojuizio intimoak, sexua, heriotza eta orfidalak; gehiegi luzatu ziren salbuespen egoeretarako emergentziazko planak!
Eta zuk bizitza deitzen diozun bide horrek, zuri beti sasitu izan zaizun arren, bere ederrak eta minak idatzi dituzten zure aurrekari penalak: zeru gorriak, oreinak, desertu eta maitaleak horiek denak bizkarrean karraio daramatzan animalia izu eta ederra zara!
Juanjo Saez (Barcelona, 1972) marrazkigile kataluniarrak oso estilo pertsonala dauka, baina, era berean, oso ezagutu erraza dena. "Arroz pasado" telesail bikainaren egile izan zen, esate baterako. Aurten liburu polit bat kaleratu du, "Hit emocional" (2015) izenburuaz. Bertan, azken urteotan, Rockdelux aldizkarian agertutako marrazki ugari agertzen dira bildurik. Baina, lan hau ez da bilduma soil bat izatearekin konformatzen, egilearen biografia musikala eta sentimentala ere bada. Eta, miresgarriena dena, edozein irakurle musikazalearena ere bilakatzen da. Nahiz eta autorearen talde kuttunenak ez jarraitu, nahiz eta munduko beste txoko batean bizi, azkenean, nabaria denok baditugula musikarako jarrera berdinak, sentimendu berberekin, pasio antzekoak ereinez... Denok gara Juanjo Saez!
Todos somos Juanjo Sáez...
Es por ello que a todos nos gusta su trabajo de ilustrador en comics, revistas
("Rockdelux") o series de animación ("Arroz pasado").
Incluso a los guays que dicen no gustarles nada sus toscos dibujos, le mola.
Porque, al final, todos hemos vivido las mismas cosas que suele contar en sus
viñetas. Quizás en diferentes lugares y años, con diferentes personas y
aguantando a diferentes grupos de música, drogas y cuerpos policiales. Todos
hemos tenido algún vecino de la infancia como Marc, con quien ver videos en el
VHS de su casa, todos hemos olvidado a viejos amigos y hemos hecho nuevos, como
Jaime o Anna, para volver a distanciarnos de nuevo de ellos.
Y, si nos ponemos, cualquiera podría dibujar tan mal como Juanjo Sáez. Pero, la
mayoría somos demasiado vagos y cobardes, incluso, para intentarlo. Juanjo Sáez
ya lo hace por nosotros, y lo hace bien, así que ¿para que? Recuerdo la primera
vez que vi una viñeta de Juanjo Sáez, fue en el año 2000, en la desaparecida
revista "Factory". Era un chiste sobre el peinado de J de Los
Planetas en boca de una señora de la limpieza con pelo rizado. Como pasa el
tiempo... Este libro, "Hit emocional", es mucho más que una recopilación
graciosa sobre las hojas que Juanjo Saez suele dibujar mensualmente para
Rockdelux. Es la cuca biografía musical y sentimental del autor barcelonés,
aunque, bien podría ser la de cualquiera. Son 300 paginas gloriosas.
¿Quien no se ha resistido a sentirse estafado cuando tu banda de rock favorita
graba un disco de mierda totalmente infumable? ¿Quien no ha descubierto a un
grupo muy especial gracias a un amigo muy soso? ¿Quien no ha prestado alguna
vez un disco y jamás lo ha recuperado Seguramente, "Hit emocional"
sea lo primero que muchos leen cuando empiezan a ojear cada nueva Rockdelux (a
diferencia de los "Obituarios de Chichinabo", que son una soberana
mierda). La mayoría nos los saltamos como si fueran simple publicidad,
porque... todos somos Juanjo Sáez.
Cuesta creer, pero hace solo 20 años, cientos de jóvenes vascos y navarros fueron encarcelados por negarse a cumplir la mili obligatoria en el ejercito español. Muchos de ellos tenían motivos pacifistas, otros compromisos políticos e independentistas a prueba de barrotes. Solamente por la vieja cárcel de Pamplona/Iruñea (Navarra, Europa) llegaron a pasar más de 600 jóvenes durante los agitados años 90. Es curioso recordar como, ahora, muchos de esos "demócratas" que tanto presumen de ser ejemplo claro de libertad y memoria, no les preocupó demasiado que aquella chavalada perdiera los mejores años de su vida por la cara. Algunos de ellos, literalmente, como el siniestro caso de Mikel Iribarren, quien recibió en la cara el impacto de un bote de humo policial, disparado a bocajarro, durante una mani proinsumision. En 2012, el conocido crítico musical navarro Oscar Beorlegui presentó un libro, “La insumisión en Navarra. Memoria para tiempos de desmemoria" de la mano de editorial Pamiela. Es la crónica necesaria de aquella revuelta juvenil que, en los años 90, fue creciendo hasta lograr la desaparición total del servicio militar obligatorio. De una manera autobiográfica, Beorlegui retrata la Pamplona/Iruñea donde él creció, dando especial atención a la escena musical local, a los primeros conciertos de punk rock en el kiosko de la Plaza del Castillo, al nacimiento del Naparmex, a Kojon Prieto y Los Huajolotes, a las conflictivas y alegres manifestaciones, al la batalla por el gaztetxe Euskal Jai, o a los míticos "Agurrak" (programas de radio diarios en apoyo a los insumisos desde la radio libre Eguzki Irratia).
Aquellos jóvenes navarros fueron punta de lanza de la lucha por la insumisión en el Estado y, por sus especiales motivos sociales y políticos, fueron, especialmente, reprimidos. La historia de aquel movimiento antimilitarista, impulsado por asociaciones como Kakitzat o KEM/MOC, se va aliñando en el libro con curiosas anécdotas personales del autor, cómo cuando se trasformó en el personaje navideño Olentzero para entregar carbón en la sede del Gobierno militar o su paso por la vieja cárcel de Iruñea, demolida hace pocos años (muy deprisa, por claros intereses de sembrar la desmemoria).
Ya en 1995, la editorial Pamiela editó otra cuca crónica insumisa, "9 egun Iruñeko kartzelan, intsumisu preso", donde por el periodista euskaldun e insumiso navarro Gaizka Aranguren relataba, en euskera, lo visto y vivido dentro de los muros de vieja cárcel de Pamplona. Cosas terribles y cosas alegres, ejemplos de lucha juvenil y solidaridad fraternal. En
2011, Eguzki Bideoak publicó un documental llamado "Insumisioa. 20 urte
desobeditzen/ 20 años desobedeciendo", dejando buen testimonio de
aquella época... ¡Para no olvidar!
Espainiako armadari desobedientzia zibileko gizarte mugimendu sinistezina izan zen Intsumisioa. 1980. urteko hamarkadatik soldadutzaren desagerpena arte iraun zuen, 2000.ko hamarkada arte alegia. KEM (Kontzientzia Eragozpen Mugimendua) aurrekari zuzena izan zuen eta, Euskal Herrian, oihartzun handia izan zuen. Hamaika gazte kartzelan sartu zituzten, baina hainbat euskal erakundeek euren sostengua aurkeztu zion mugimenduari. 1989. urteko otsailaren 20 egunean, lehen aldiz, intsumisoak publikoki aurkeztu ziren, banaka edo taldeka. 28 lagun Hego Euskal Herrian eta 30 lagun estatu espainiarreko beste leku batzuetan. Bitartean, espainiar justizia ministroak mugimendua gogor kritikatu zuen eta, ondoren, lehenengo bi intsumiso epaitu zituzten.
1990. urtean, 386 objetore ari ziren OPS betetzen. Bitartean, espaniar estatu osoan 2.450 intsumiso zeuden, haietatik 130 atxilotuta zegoelarik. 1991. urtean Golkoko Gerra hasi zen, eta honek mugimendu antimilitarista biziki areagotu zuen. 1992. urtean intsumisoen aurka 107 epaiketa burutu zituzten eta 1993. urtean Eusko Legebiltzarrak eta Kataluniako Parlamentuak intsumisioaren zigorgabetzea eskatu zuten. 1994 .urtean Kakitzat elkarteak "Intsumisio Eguna" urtero antolatzeari ekin zion eta 1996. urtean Euskal Udal Intsumisoen Mankomunitatea (EUDIMA) sortu zuten. Garai hartan, 348 preso intsumiso zeuden, euretako asko euskal herritar gazteak ziren.
En 1995, hace justo 20 años, si había un grupo capaz de hacer sombra a los míticos Negu Gorriak, esos eran los Etsaiak. Su primer disco, "Etsaien etsaiak", paso algo desapercibido, el segundo, "Presoak SOS", fue mejor, pero, tercero, "Gerra zikina" fue un pelotazo acojonante. Estaban en la cresta de la ola y dieron banda sonora a la mayor revuelta juvenil en Europa desde la Primavera de Praga. "Gerra zikina" es su mejor álbum, tenían ya a Auo de rubio oxigenado, a super Paulillo a la batería (solo verle ensayar con las baquetas era flipante), a Iñiguito y sus celebradas versiones de "Pánico en las calles" de MCD, a una hippie Iratxe (luego sustituida por Afrika), al jovencito Keu y al mítico Apolino, que solo subía a cantar coros de "Etorkizuna" (pero como era un crió como nosotros, molaba). Recuerdo la primera vez que escuche este álbum. Estaba tranquilamente en un bar, cuando la intro comenzó a sonar por los altavoces y, luego, "Gerra zikina" y "Zaindari ustelak", enlazados. De 0 a 100 en cinco minutos... Destroy, destroy!!