viernes, 30 de mayo de 2014

LA VIDA DE ADELE



ADELEN BIZITZA... Frantses ikastetxe bateko ikaslea den Adele gaztea Emma izeneko neska batez maitemintzen da kalegurutze batean, ezustean, topatu ta gero. Bi neskek taberna gay batean elkartuko dira gau batean eta, lagun minak egin ondoren, pixkanaka, maitemindu eta elkarrekin bizitzen hasiko dira. Urteen poderioz, gauzak aldatzen hasiko dira, bikotearen maitasunaren indarra proban jarriz.  
2013. urtean, Cannes hiriko Urrezko Palma saria jaso zuen frantsez filme luze eta dotore honek. "Azul es un color calido" komikian oinarriturik dagoen arren, bukaera desberdin bat dauka. Lea Seydoux eta Adèle Exarchopoulos aktoresak bikain daude, itzel benetan, sexu sekuentzietan biluzturik guztiz miresgarriak. Halaere, filmeko instanterik onenak bi emakumeak, aurrez aurre jarrita, maitasunari buruz hitz egiten dutenean dira, adibidez, hasierako tabernako eszena eta bukaerako kafetegikoa. Ahaztuezina Adelelen aurpegi negarrez ikusteak... mukiak sudurretik erortzen zaizkio, ta guzti!!    

No hay comentarios:

Publicar un comentario