viernes, 30 de mayo de 2014

LOBO DE LLUVIA



EURI OTSOA... Euriaren Otsoa izeneko indiar batek gizon zuri bat erahiltzen du, tabernan baten ate aurrean, tiroketa baten erdian. Herritarrak Euriaren Otsoa gartzelatik atera eta soga batekin lepotik zintzilikatu nahi dute, baina inguruko gizon poteretsuaren semea den Bruce McCall, herrian agertu eta bere laguna mina den Euri Otsoa salbatzen du. Ekintza honek mendeku gosea piztuko du hildakoen senitarteon artean, indiarrekin pakea puskatuz, hildakoak pila bat ereinez, baso eta amerikar zelai zabaletan.

Atzo irakurri neban eta oso western komiki ederra iruditu zitzaidan. Pellejero eta Dufaux komikilarien lan dotore bat da.Frantzia aldean argitaratu zutena, bi aleetan banaturik. "Blueberry" haundiaren itzalean, komikia Jean Giraud maisuari eskeinia dago egileen agurretan. Agian lehen zatia, bigarrena baino askoz ere landuagoa dago. Historia luzatzeko arrazoi onak bazeuden, baina, bukaera azkarregi gertatzen da. Hala ere, komiki gomendagarria da. 

LA VIDA DE ADELE



ADELEN BIZITZA... Frantses ikastetxe bateko ikaslea den Adele gaztea Emma izeneko neska batez maitemintzen da kalegurutze batean, ezustean, topatu ta gero. Bi neskek taberna gay batean elkartuko dira gau batean eta, lagun minak egin ondoren, pixkanaka, maitemindu eta elkarrekin bizitzen hasiko dira. Urteen poderioz, gauzak aldatzen hasiko dira, bikotearen maitasunaren indarra proban jarriz.  
2013. urtean, Cannes hiriko Urrezko Palma saria jaso zuen frantsez filme luze eta dotore honek. "Azul es un color calido" komikian oinarriturik dagoen arren, bukaera desberdin bat dauka. Lea Seydoux eta Adèle Exarchopoulos aktoresak bikain daude, itzel benetan, sexu sekuentzietan biluzturik guztiz miresgarriak. Halaere, filmeko instanterik onenak bi emakumeak, aurrez aurre jarrita, maitasunari buruz hitz egiten dutenean dira, adibidez, hasierako tabernako eszena eta bukaerako kafetegikoa. Ahaztuezina Adelelen aurpegi negarrez ikusteak... mukiak sudurretik erortzen zaizkio, ta guzti!!    

sábado, 10 de mayo de 2014

STOCKHOLM




STOCKHOLM... gau batean, festa batean elkar ezagutu ta gero, mutil eta neska bikote gazte batek mutilaren etxera joatea erabakitzen dute, heuren sexu goseaz gozatzera. Baina hurrengo goizean, bien arteko "erlazioa" okertzen hasten da, hasieratik, lehen kafea gosaldu aurretik.
50 urte pasa diren arren, Nouvelle Vague frantses mugimenduaren sustraiek kimu berria ereintzen jarraitzen dute munduan zehar. Krisialdi ekonomikoari aurre egitea posible dela erakutsiz, espainiar filme honek 15 egunetan grabatu zuten talde txiki batek, Internet bidez diru pixka bat lortu ta gero (mikroekoizpen moduan). Fotografi lan eder batez lagundurik, bi protagonista nagusiak oso ondo daude, batez ere, Aura Garrido aktoresa ilegorria. Lan gomendagarria.


 

viernes, 9 de mayo de 2014

JAVIERA MENA, ESPADA


He aqui el single de adelanto del nuevo disco de Javiera Mena, sin duda, la reina del tecnopop hispano. Si el primer disco era bueno, el segundo resulto mucho mejor, y si todo marcha bien, el tercer álbum será la consagracion planetaria de la chilena...

El videoclip de "Espada" es un derroche de iconografia ochentera, con guiños a pelis como "Doble cuerpo", y un lesbianismo sin lotsa (hasta aparece la rubia Daniela Blume). La letra es realmente cojonuda, la puedes oir veinte veces y sigues bailando, sin darte cuenta. "Cuando te vi aparecer con la espada en la mochila..."