Espectacular y espeluznante... La edición de coleccionista trae un dossier histórico y un dvd añadidos.
Jacques Tardi frantses komikilariak "Pilote" aldizkarian egin zuen debuta 1970ean. "Adieu Brindavoine" lana sortu zuen (1972-1973) hantxe. Lehen Mundu Gerrak beragan izan zuen eragina erakusten zuen komiki hartan. Gai horren inguruan egin zuen lan nagusia, "C'était la guerre des tranchées" (1982-1993, Lubakien gerra zen).
"Le Démon des glaces" (1974, Izotzetako deabrua) lanean, komiki moduan adierazten ditu Jules Verneren gisako bidaiak. "Adèle Blanc-Sec" sailean (1976, Sud-Ouest aldizkarian sortua), berriz, XX. mende hasieran boladan izan ziren polizia-istorioak eta istorio fantastikoak eman zituen eleberri modura. 1978tik 1979ra, Ici même marraztu zuen, Jean-Claude Foresten gidoian oinarrituta. 1981ean, Brouillard au pont de Tolbiac (Lainoa Tolbiaceko zubian) lanarekin, Léo Maleten eleberrien egokitzapen-sail bat egiten hasi zen, Nestro Burma detektibea paperera eramanaz. Jacques Tardik garrantzizko lana egin zuen 70eko hamarkadan, helduentzako marrazki-zerrenden alorrean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario