"Girls" azken urteotako telesailarik onena baldin bada, "Broad city" telesail aparta horren B alde berezi, ero eta fumeta bat da. Abbi eta Ilana izeneko bi neska gazteen bizimodua azaltzen du New York hiria erraldoi eta zaratsuan. Nahiz ta beti diru kontuetan nahiko eskas ibili, nahiz ta lanpostu merke eta txarrak jasan behar egunero, bi neska bizi hauek oso umore onez altxatzen dira goizero, egunorokotasunari aurre eginez era txoro eta alai batez. Milaka porroen ke ta usainaren artean, edozein egoera sinpleena abenturarik dibertigarriena bilakatzeko gai dira. Adibidez, metroan bidaiatzea, supermerkatu batean erostea, pizza bat jatea edota parkean ibiltzea. Bi neska txoropito hauena ez da batere normala, jajaja...
2014. urtetik hona, lau denboraldi eder ekoiztu dituzte dagoeneko Ilana Glazer eta Abbi Jacobson bikotea, hamar kapitulo bikain denboraldi bakoitzeko. Pertsonalitate famatuen kameo ugari izaten ohi dira "Broad city" telesailaren zenbait kapituloetan, amerikar aktore, politikari edota idazle oso ezagunenak. Egoera bitxi eta elkarrizketa oso dibertigarrietan ipintzen dituzte normalean, baina telesail honek badu ere bere ikuspegi politiko eta soziala garbia. Ilana eta Abbiren abenturen atzean bada mezu serio bat, "bizi zure bizitza nahi duzun eran. Beldurrik gabe, lotsarik ez"... Yas queen!!
Realmente, cuesta encontrar y ver "Broad city" con algo de comodidad, pero, curiosamente, todo eso aumenta su valor audiovisual. Cada capitulo es un como hallar un pequeño tesoro (como ocurria con aquella serie inglesa de los años 80, la mítica "Botton"). De momento, son cuatro temporadas las que llevan las actrices cómicas Ilana Glazer y Abbi Jacobson dando guerra. Pero, a cada temporada, sus fans más y mejores. Los capítulos de "Broad city" son muy cortos, pero tienen un ritmo frenético, secuencias de montaje espectaculares y cameos de gente famosa. Como la adorable Hannah Horvath de "Girls", la intrepida Abbi y la sexy Ilana también "son una voz de una generación"... ¡Hay queda eso, dude!