lunes, 13 de marzo de 2017

REFUGIADOS, LAS NOCHES DEL EXILIO (1987)



Refugiados taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Las noches del exilio". 1987. urtean ekoiztu zuten, ARION estudioetan (Iruñea).

Iñaki Izura, kitarra
Josu Oria "Txutxin", kontrabaxua
Alberto Tabernero, saxoa
Antonio Armendariz, ahotsa ta harmonika
Joseba Etxarri, bateria
Nacho Esteban, teklatuak
Josu Bataller, trombon
Gitana, trompeta
Mamen y Adela, koruak

Refugiados taldea Iruñea hirian sortu zen 80. hamarkada erdian. 50. hamarkadako rocka, psychobilly edota swingpunk biziai lantzen zuten, orduko Rock Radikal Vasco mugimendutik nahiko aparte. Antonio, Iñaki, Josu, Alberto eta Joseba boskotea, aurretik, SerVicio Publico bezala ezagunak izan ziren, baina bere izena aldatu zuten 1985. urtean, Cherokees taldearekin maketa bat erdibana kaleratu zutenean. "Por un puñado de cenizas" maketa horretan talde bakoitza 6 abesti sartu zituen. 1987. urtean, Refugiados taldea "Las noches del exilio" diskolana ekoiztu zuten, Carlos Segarra, Los Rebeldes abeslariaren laguntzarekin kantuen nahasketetan. Disko hura ez zuen aparteko arrakastarik lortu, baina, OK KORRAL edo OKLAHOMA taldeekin batera, Refugiados Euskalbilly izeneko musika mugimendu txikia piztu zuten. Napar hauek Bilboko Aste Nagusiko jaietan jo zuten edota Bilboko gaztetxe zaharrean ere bai.

1990. urtean, single txiki bat kalertau zuten Basati Records zigilupean, bi kantu dotoreeekin, Bola y cadena" eta "Carretera fugaz". Geroago, Josu Oria "Txutxin" jauna Kojon Prieto y los Huajolotes talde ezagunera pasa zen eta Joseba baterijolearekinThe Covers taldean aritu zen Zarautz herriko musikari batzuekin.

http://andoaingojubilatuak.blogspot.com.es/2012/10/refugiados.html


Refugiados fue una banda de rock psychobilly y swingpunk surgida en Pamplona (Navarra, Europa) a mediados de los años 80. Tenían influencia del rock de los años 50 y 60. La banda estaba formada por Antonio Armendariz (voces y armónica), Iñaki Izura (guitarras y voces), Josu Oria "Txutxin" (contrabajo), Alberto Tabernero (saxo) y Joseba Etxarri (batería). Refugiados procedían del otro grupo navarro, SerVicio Publico. Aun como Ser-Vicio Publico, los navarros se presentaron a un certamen musical organizado por el famoso programa de radio estatal "Don Domingo" y llegaron hasta las semifinales. Ser-Vicio Publico giraron fuera de Euskadi, logrando un buen éxito en la zona Barcelona tras actuar en la sala Bikini.

En 1985, Refugiados y la banda Cherokees, donde también tocaba el saxofonista Alberto, editaron juntos una maketa llamada "Por un puñado de cenizas". Contenía 12 temas, seis por grupo. En 1987, Refugiados editaron un disco llamado "Las noches del exilio" donde tuvieron la ayuda de Carlos Segarra, el líder de Los Rebeldes, en la producción de las mezclas. En medio del enorme boom del punk vasco de la época, Refugiados nadaron a contracorriente, apostando por sonidos como el rockabilly y el swing. Por ello, apenas lograron tener exito comercial, pero gracias a sus animados y enérgicos directos, se ganaron a un grupo de seguidores fieles y ayudaron a crear el peculiar sonido Euskabilly, junto a otras bandas de la época, como los míticos OK KORRAL o los OKLAHOMA. Refugiados actuaron en la Semana Grande de Bilbo, en el viejo gaztetxe de Bilbo... Tanto dentro como fuera de Euskadi.

Refugiados publicaron un single bajo el sello Basati Records, "Bola y cadena" (1990). Ese cuco single contaba con dos temas, "Bola y cadena" y "Carretera fugaz". Dicen que fue de lo mejor de este grupo rock navarro, por letras estupendas y por su tono menos rockabilly que en el primer disco. Ya entrados en la década de los 90, el bajista Txutxin paso a tocar en los celebres Kojon Prieto y los Huajolotes. Txutxin también toco en el grupo de versiones THE COVERS, junto a su compañero Joseba a la batería. El guitarrista de Refugiados, Iñaki Izura, falleció hace unos años. Goian bego!

LAS NOCHES DEL EXILIO (1987)

1. La danza de los ahorcados
2. Planeta enfermo
3. Extraño caso
4. Mansión sobre la ladera
5. Jack el Destripador
6. Sueño de una estrella
7. La banda de Ducht Shultz
8. Rio Rojo
9. Rauntxy

http://no80s-gruposnacionales.blogspot.com.es/2009/07/refugiados.html
.......................................­........................................................
Refugiados was a rockabilly basque band. They were from Iruñea/Pamplona (Navarra, Europa).

DISCOGRAPHY

1985. "Por un puñado de cenizas" (Maketa/Demo)
1987. "Las noches del exilio"
1990. "Bola y cadena"

jueves, 2 de marzo de 2017

EUSKADI GAZTEA, HEROINA KULTURALA?


 
Azken urteotan Euskal Telebista publikoaren gainbehera nabaria izan da. Gaur egun, ETBko lau kateek ezin dute ia %10 ikuslego eskasaren arreta mantendu. Dudarik gabe, epe luzez programazio aspergarri, desorekatu eta ustel baten emaitza tristea da. Halere, EiTB taldekoarduradun bakar bat ez du bere dimisioa aurkeztu, hare gehiago bere postuetan tinko mantentzeko gai direla adierazi dute ozenki, lotsagabeki, soldata ederra jasotzeko asmoz hilabetero, klaro. Bitartean, euskal irrati publikoek ez dute audientzien beherakada itzel hori sentitu. Alderantziz, Gaztea irratia asko igo egin da, adibidez... Baina, zeren truke?

Gaztea (edo Euskadi Gaztea) irratiaren formatua Europa FM edota Los 40 irrati pribatuen kopia nabarmena da duela urte batzuk hona. Adibidez, oraintxe bertan, Top Gaztea zerrendaren barruan, bakarrik 8 dira tartetxo bat lortu duten euskal taldeek lehen 30 postuen artean. Hau da, %27 ilun eta miserable bat gozatzen dute... Beste guztia, %73, kanpoko taldeentzat eskeinia dago lotsagabeki. Gainera, %76 hori oso musika estilo zehatz batera mugatua dago soilik. Europa FM edota Los 40 irratien antzera, ez bilatu Gaztea irratiaren programazioan Ed Sheeran, Rihanna, Brunio Mars, Maroon 5 aparte, zeozer desberdinik... Eta Top Dance zerrendan berdin gertatzen da, 15 postuetatik, 0 euskal musikarientzat bait da. %O puta bat... Kasualitatea?

Pop eta dance estiloko kutreena aukeratzeko lehenak dira Gaztea irratiko arduradunak. Pisagure mikatza da zergak ordaintzen dute herritar zabal horrentzako poltsiko nekatuentzat. Irrati publiko bat izateko tristeegia da irrati "gazte" honen kudeaketa orokorra. Eta irrati publiko euskaldun bat izateko zitalegia... Orain, "Gran Hermano" baten antzera, "Gran Camello" bilakatu egin dute Gaztea bezalako euskal irratia bat, egunero, 24 orduz, inpunitate osoz heroina kulturala zabaltzeko uhinetatik... Jende nerabea pozoia eskatzen badu, emaiozu pozoia, denak ase arte, zainak lehertu arte... Ze axola guri?

TOP GAZTEA... http://www.eitb.eus/eu/gaztea/musika/top-gaztea/

Gaztea irratiko aurpegirik ezagunena Joseina Etxeberria esataria da. 27 urte darama euskal irrati eta telebista publikoan lanetan, Edurne Ormazabal andrearen garai ilunetatik, zentsura eta kaka egun ahaztezin haietatik. Dioenez, Joseina Etxeberriak ez du bere burua irrati esatari bezala definitzen, orain, "entertainer" bat omen da bera (agian, batzuentzat zipaio kulturala esateko modu moderno ta finagoa). Inolako lotsarik gabe, Josein Etxeberriak sutsuki defendatzen egiten du Gaztea irratiak azken urteotan zorrotz markatutako bide musikal ta kulturala kutrea. Bereziki, oso harro azaltzen da bere entzule datuek gora dutelako... Baina, kuriosoa da gero, ETB telebistan musika saio kaxkar bat aurkezteko deitzen diotenean,  bere ikusleen datu kaxkarrak ez direla hain funtsezkoak izaten Joseinarentzat. Badakizue, zerbitsu publikoa egiten omen dute ETB kateek... Kuriosoa nola irratia publikorako balio duena, telebista publikorako ez. Eta alderantziz!


Joseina Etxeberria jaunak publikoki adierazi du Gaztea irratia ez dela leku egokia Benito Lertxundi, Amaia Zubiria edota Anestesia bezalako euskal taldeen lanak entzuteko. Nahiko tristea suertatzen da ia berrogeitamar urte dituen tipo burusoil batek gaur egungo nerabe eta gazteen sensibilitate eta kuriositateari buruz horrela aritzea... Seguraski, nerabetasun modu berriei larritasun psikikoak ekarriko omen die Benito Lertxundi, Amaia Zubiria edota Anestesia taldearen kantuak gozatu ezgero. Nor daki?

Joseina Etxeberriak aitxaki eder bat dauka horrelako "perlatxoak" botatzeko, Benito Lertxundi, Amaia Zubiria edota Anestesia taldea entzuteko Euskadi Irratia bezalako beste irrati publikoak badirela dio... Egia da? Ez, GEZURRA galanta... Benitoren kantuak ipintzen dituzte Euskadi Irratian, baina beti berdinak izaten dira. Amaia Zubiriaren kantak gutxi, eta Anestesia sekulan ez... Noiz da EiTBko irratietan "Basurdearen irrintzia" edota "Ultrakomunikatzen" bezalako kantu ederrak entzuteko plazerra izan genuen zen azken aldia. Aitzakiak eta gezurrak, hori besterik ez dugu entzuleok.  


Joseina Etxeberria esatariak ere argi dio Gazte entzuten den musika estiloa Europako edozein irratietan entzuten den berdina dela... TA GURI ZER? Hamburgo, Paris edota Napoles aldean jar dezatela nahi duten musika mota. Hementxe, etxean, 2017. urtean, irrati publiko eta euskaldun batean, euskal musikariei %27 bakarrik eskeintzea Top Gaztea zerrendaren barruan ia ustekeri kasu bat dirudi. Joseina Etxeberriaren ustez Gaztea irratiaren azken garaietako jardun musikala eta kulturala euskal musika eszena gehiago zabaltzeko lagundu egin du. Hau EGIA da, gaur egun inoiz baino talde, estilo eta artista desberdin daude Euskal Herrian, pop, dance, rap, reggae, metal... Baina, azkenean, lortzen duten zabalpena eta oihartzuna Top Gazteako %27 miserable horretara laburbiltzen da


Beraz, zertarako nahi dugu Gaztea bezalako irratia bat? 130 miloi euroko kostua duen EiTB taldeko dekadenzia latza eta gordina mantentzeko? 2022. urterarte Jon Gotzon edota Txurru bezalako pertsonaiek soldata duin bat izan dezaten? ETB1 reality batean bere zakila erakusteagatik edota, irratigintzan 10 urte ta gero, euskera ondo mintzatzeko inolako itxurarik egiten ez duen tipo bat merezi al du guztion dirua horrela xahutzea? Hau kuadrila kutrea!

Benetan tristeena zera da, hemendik 10 edo 15 urtera, gaur egungo nerabe eta gazteak hazten diren heinean, gaur egun Gaztea irratiaren kanpo geratzen den musika eta kultura guztia deskubritzen hasiko direla... Eta normala denez, sutan jarriko dira. Urte pila batean isilarazi edota lapurtu dieten guzti horrez ohartzen hasten direnen, zer? Joseina eta Jon Gotzonen grazia ta txantxa kutre guztien atzean maltzurkeria bakarrik zegoela pentsatzen badute, orduan zer esango diegu? Zer aitxaki jarriko diete? Auskalo, gogorra da orain asmatzen saiatzea. Izan ere, non daude 80. hamarkadako gamelu eta heroina banatzaile guzti haiek? Zer egiten dute gaur egun?